Enpresen ekintzailetza, finkapena eta ondorengotza laguntzeko. Eibar 2017

LABURPENA
Titulua:
Enpresen ekintzailetza, finkapena eta ondorengotza laguntzeko. Eibar 2017
Xedea:
«EKIN» deritzon diru-laguntza: enplegua sortzen duten enpresa-ekimen berriei laguntzea. «IRAUN» deritzon diru-laguntza: Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren 3 sailaren barruan egon, enpresa-jarduera bati ekin eta, proiektua sendotzeko, laguntza behar duten enpresei diru-laguntzak ematea. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako proiektuak (egun hori barne). «OSTEKO» deritzon diru-laguntza: enpresa-ondorengotza beharginek enpresaren kargu eginda.
Deialdiaren araudia:
  • Diru-laguntza deia (GAO Zk. 211/2017)
    Diru-laguntza deia: Enpresen ekintzailetza, finkapena eta ondorengotza laguntzeko diru-laguntzak.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Eibarko Udala
Deialdia egiten duen organoa:
Eibarko Udala
Erakunde erabakigarria:
Tokiko Administrazioa (udalak)
Bertan emandako arreta:
PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako bulegoa. Untzaga plaza
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako bulegoa. Untzaga plaza
Itzuli PEGORAn, Herritarren Zerbitzurako bulegoa. Untzaga plaza
Enpresen ekintzailetza, finkapena eta ondorengotza laguntzeko. Eibar 2017
«EKIN» deritzon diru-laguntza: enplegua sortzen duten enpresa-ekimen berriei laguntzea. «IRAUN» deritzon diru-laguntza: Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren 3 sailaren barruan egon, enpresa-jarduera bati ekin eta, proiektua sendotzeko, laguntza behar duten enpresei diru-laguntzak ematea. 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako proiektuak (egun hori barne). «OSTEKO» deritzon diru-laguntza: enpresa-ondorengotza beharginek enpresaren kargu eginda.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorreko 13.2 artikuluk aipatzen duen debeku horietako bat bera ere ez duten persona fisiko eta juridikoek eta sozietate zibilek jaso ahal izango dituzte diru-laguntza hauek.
EKIN diru-laguntza. Diru-laguntzaren eskatzailea pertsona fisikoa bada: Eskaera egiten duen egunean Eibarren erroldatuta egotea. Diru-laguntza eskatu aurreko hiru hilabeteetan etenik gabeko langabezia egoeran egotea. Diru-laguntzaren eskatzailea sozietate zibil bat bada: Sozietatea osatzen duen pertso netako bat gutxienez Eibarren erroldatuta egotea eskaera egiten den egunean. Horrez gain, diru-laguntza eskatu aurreko hiru hilabeteetan gutxienez, etenik gabeko langabezia egoeran egon behar da pertsona hori. Diru-laguntzaren eskatzailea pertsona juridikoa bada: Proiektu berriak gutxienez lanpostu zuzen baten sorrera islatu behar du (lanpostu zuzen hori lanaldi osokoa edo partzialekoa), enplegu sorrera-garbia lekarkeen lanpostua. Lanpostu hori gutxienez 12 hilabetean gutxienez mantendu behar da. Horrez gain, eta kasu guztietan: Enpresa-jarduerak helbide soziala eta fiskala Eibarren eduki behar ditu. Lantokia Eibarren egongo da kokatuta. Eskatzaileek eginda eduki beharko dute Bideragarritasun- Plan bat, DEBEGESAko pertsonal teknikoaren ebaluazio positiboa jaso duen plana. Eskatzaileek ez dira matrikulatuta egongo Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan jarduera berean edo horren antzekoan diruz laguntzea eskatu duen enpresa sortu aurreko sei hilabeteetan. Jarduera Ekonomikoen Gaineko Zergaren hasierako alta 2016ko urtarrilaren 1aren eta 2016ko azaroaren 30aren artean emandakoa izango da. ¿ IRAUN diru-laguntza. Enpresa-jarduerak helbide soziala eta fiskala Eibarren eduki behar ditu. Lantokia Eibarren egongo da kokatuta. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren alta 2013ko urtarrilaren 1etik 2015eko abuztuaren 27aren artean eman izana eduki behar du jarduerak. Jarduerak indarrean dagoen araudiak ezarritakoa bete beharko du Udalaren aurretiazko komunikazioei eta jardueralizen tziei dagokienean. ¿ OSTEKO diru-laguntza. Enpresa-jarduerak helbide soziala eta fiskala Eibarren eduki behar ditu. Lantokia Eibarren egongo da kokatuta. Enpresako beharginen enpresa-ondorengotza hori 2016ko urtarrilaren 1etik azaroaren 30era bitartean egindakoa izango da. Enpresaren esku-aldaketa egin aurreko sei hilabeteetan enpresaren Gizarte Segurantzan alta emana zuten behargin edo langileek egin behar dute ondorengotza. Behargin edo langile horiek partaidetza handiena eduki behar dute enpresaren kapital sozialean. Enpresa bertako beharginen eskuetan geratzeko edo enpresa-ondorengotzaren arrazoiak ¿ekonomikoak, finantzarioak, lan arlokoak¿ behar bezain zehatz eman behar dira. Jarduerak indarrean dagoen araudiak ezarritakoa bete beharko du Udalaren aurretiazko komunikazioei eta jardueralizentziei dagokienean.
PRESTAZIOA
Muga:
Ekin diru-laguntza:Diru-laguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen gastuen % 90ekoa izango da, 6.000 euroko gehieneko zenbatekoarekin pertsona juridikoentzat eta 2.500 eurokoa pertsona fisikoentzat eta ondasun-erkidegoentzat. Iraun diru-laguntza: Diru-laguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen gastuen % 90ekoa izango da, 6.000 euroko gehieneko zenbatekoarekin. Osteko diru-laguntza: Diru-laguntzaren zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen gastuen % 90ekoa izango da, 6.000 euroko gehieneko zenbatekoarekin.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
:
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2017/11/07 - 2017/12/01
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.