Enpresa berrietan inbertsioak egiteko laguntzak. Abanto-Zierbena 2018

LABURPENA
Titulua:
Enpresa berrietan inbertsioak egiteko laguntzak. Abanto-Zierbena 2018
Xedea:
Abanto-Zierbena Zerbitzuak, S.L.-k deitu ditu Abanto Ekintzaileak izeneko laguntza horiek, Abanto-Zierbena udalerrian enpresak sortzea bultzatzeko eta ekintzaileei hasierako oztopoak gainditzen laguntzeko.
Diru kopurua:
12.000,00 euros
Deialdiaren araudia:
  • Laguntzeko programaren oinarriak (BAO Zk. 164/2018)
    Abanto-Zierbenan enpresa berrietan inbertsioak egiteko laguntzen 2018ko programaren oinarriak - Abanto Ekintzaileak.
ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
**Sin té
rmino**
Deialdia egiten duen organoa:
**Sin té
rmino**
Erakunde erabakigarria:
Erakunde, Ente eta Sozietate Publikoak
Bertan emandako arreta:
Abanto-Zierbena Zerbitzuak, SL (Bizkaia plaza 3, atzealdea) Tokiko Garapen eta Enplegu Agentzian (Bizkaia Plaza, 5).
Telefono bidezko arreta:
94 404 06 00
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Abanto-Zierbena Zerbitzuak, SL (Bizkaia plaza 3, atzealdea) Tokiko Garapen eta Enplegu Agentzian (Bizkaia Plaza, 5).
Itzuli Abanto-Zierbena Zerbitzuak, SL (Bizkaia plaza 3, atzealdea) Tokiko Garapen eta Enplegu Agentzian (Bizkaia Plaza, 5).
Enpresa berrietan inbertsioak egiteko laguntzak. Abanto-Zierbena 2018
Abanto-Zierbena Zerbitzuak, S.L.-k deitu ditu Abanto Ekintzaileak izeneko laguntza horiek, Abanto-Zierbena udalerrian enpresak sortzea bultzatzeko eta ekintzaileei hasierako oztopoak gainditzen laguntzeko.
NORI ZUZENDUA
Onuradunak:
Laguntzen onuradun izango dira enpresa-ekimen bat abian jartzen duten, zerga-egoitza Abanto-Zierbenan duten eta aktibo higiezinean inbertitzen duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak eta ondasun-komunitateak.
Abanto-Zierbena udalerrian jarduera ekonomikoren bat abiaraztea 2017ko azaroaren 1etik 2018ko urriaren 31ra bitartean. Epe hori Ogasunaren Erroldan (036 eredua) alta eman den egunean agertzen denari dagokiola ulertuko da. Enpresaren establezimendua (edo, halakorik egon ezean, zerga-egoitza) Abanto-Zierbena udal-barrutian egotea. Enpresa-establezimendua zein egoitza fiskala Abanto-Zierbena udalerrian egotea. Saltegirik ez egotekotan, egoitza fiskalak Abanto-Zierbenan egon behar du nahitaez. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu-eskatzaile gisa edo enplegua hobetzeko eskatzaile gisa inskribatuta egotea, gutxienez Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman aurreko hilabetean. Abanto-Zierbena Zerbitzuak, S.L.-k antolatutako Enpresak Sortzeko Ikastaroa egin izana, betiere aukera hori badago eta ezinbesteko kasuren bat tarteko ikastaro hori egitea ezinezkoa izan ez bada. Abanto-Zierbena Toki Garapenerako Agentziarekin Negozio, gidaritza eta aholkularitza plana egin izana. Abanto-Zierbenako Udaleko Tokiko Garapen Agentziak onetsi behar du Enpresaren Bideragarritasun Plana. Enpresak 10 langile baino gehiago ez izatea. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafe bereko jarduerarik egin ez izana jardueran alta eman aurreko urtebetean. Baldintza hori eskatzaileari zein bigarren mailarainoko odolkidetasuna duten edo bizikidetza-unitate bera osatzen duten pertsonei dagokie, belaunaldi-ordezkapena gertatzen den kasuetan salbu. Zerga-betekizunak eskatzen dizkieten herri-administrazioen aurrean dituzten betebeharrak eguneratuta izatea, baita Gizarte Segurantzarekin dituzten betebeharrak ere. Inbertsioak egitea aktibo higiezinean (Kontabilitate Plan Orokorreko 2. Taldea), enpresari Jarduera Ekonomikoetan alta eman eta gehienez ere urtebetez edo jarduerari ekin baino lehenagoko sei hilabeteetan. Gutxieneko inbertsioa, guztira, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa izango da.
PRESTAZIOA
Dotazioa:
12.000,00 euros
Muga:
1.000 euroko laguntza ezarri da, eta ez dago itzuli beharrik. Laguntza hori gehienez ere 1.100 eurora arte areagotuko da emakumea izanez gero, egoitza fiskala Abanto- Zierbenan duten enpresak abian jartzetik eta funtzionamendutik eratorritako gastuak diruz laguntzeko.
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Trámite Solicitud
Trámite Solicitud:
Trámite Solicitud
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
(Eskaera)
Formularioa
Dokumentazioa:
  • A) Diru-laguntzaren eskaera eredu normalizatua 1. Eskaera. (1. eranskina). 2. Enpresari edo erakundeari buruzko eta kontratatutako pertsonari buruzko informazioa eta kontratuaren ezaugarriak. (2. eranskina) 9. Puntuaren b) eta c) ataletan eskatutako dokumentazioa aurkeztea. 3. Eskaeraren eredu ofizialean sartutako zinpeko aitorpena. Honako hauek hartuko ditu barne: (3. eranskina). a) Aitorpena, adierazten duena laguntzen deialdi honetako oinarriak ezagutzen eta onartzen direla. b) Zinpeko aitorpena, adierazten duena diru-laguntza publikoak itzultzeko edo zehapenak jasotzeko prozeduretan ez dagoela. c) Zinpeko aitorpena, adierazten duena erakunde eskatzailea ez dagoela zehatuta zigor eta administrazio arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin eta ez dagoela hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearekin bat. d) Zinpeko aitorpena, azaldu egiten dituena ekintza berbera egiteko beste erakunde publiko edo pribatu batzuei eskatutako edo horietatik jasotako diru-laguntzak. e) Zinpeko aitorpena, adierazten duena Minimis araua betetzen duela, Europako Batzordearen 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 Araudiak (EE) ezarritakoarekin bat. Araudia 2006ko abenduaren 28ko EBAOn argitaratu zen, Minimis Laguntzen Itunean, eta horren bidez ordezkatu zen 69/2001 Araudia (EE). Halaber, arauaren ondoko berrikuspenak betetzen dituela adierazten du. 4. Hirugarrenen alta-dokumentua, erakunde eskatzaileak eta banku erakundeak sinatuta eta zigilatuta (laguntza helbideratzeko bankuko datuen inprimakia). (4. eranskina). 5. Erantzukizunezko adierazpena, adierazten duena kontratazioak ez duela kanpoan uzteko edo bateraezin izateko kausarik eragiten. (5. eranskina). Eskatzaileak baterako aitorpenean jasotako daturen bat faltsutzen badu, dagokion zehatzeko erregimena aplikatu ahal izango zaio. B) Enpresak aurkeztu beharreko dokumentazioa 1. Eskatzailea pertsona fisikoa denean: NANaren fotokopia. Pertsona juridikoen kasuan: Identifikazio fiskaleko txartelaren kopia, NANaren fotokopiarekin batera eta sinatzen duen pertsonaren ordezkaritza-ahalmenak. 2. Pertsona juridikoak badira, erakundea edo enpresa eratzeko eskrituren fotokopia (ondoren izandako aldaketekin) eta dagokion erregistroetako inskripzioa. Berezko nortasun juridikorik ez duten sozietate zibilen kasuan, Foru Ogasunak zigilatutako kontratu pribatua gehituko da. 3. Izen emate eta bajen ziurtagiria Ekintza Ekonomikoen gaineko Zergan, Foru Ogasunak luzatutakoa. 4. Gizarte Segurantzan enpresa edo erakundearen izen ematearen kopia. 5. Diru-laguntza eskatu duen erakundeak bere zerga betebeharrak eguneratuta dauzkala frogatzen duen Foru Ogasunaren agiri eguneratua. 6. Erakunde eskatzaileak bere betebeharrak eguneratuta dituela egiaztatzen duen Giza Segurantzako Diruzaintza Orokorraren agiri eguneratua. 7. Bizitza laboraleko enpresaren txostena A002. Gizarte Segurantzaren Diruzaintzak luzatutako egiaztagiria laguntza eskaeraren xede den kontratazioaren aurreko hiru hileko plantillaren gaineko egiaztagiria. C) Kontratazioari eta kontratatuko den pertsonari buruzko dokumentazioa 1. Kontratuaren xede den pertsonaren NANaren kopia. 2. Zinpeko aitorpena, egiaztatzen duena kontratatutako pertsonak ez duela bigarren mailarainoko (hori barne) ezkontza, ondorengo edo ahaidetasun harremanik enpresariarekin, enpresaren kontrola dutenekin, zuzendaritza kargua dutenekin edota sozietatearen itxura juridikoan eragiten duten enpresen administrazio organoetako kideekin, ezta azken horiekin sor daitezkeenekin ere. (3. eranskinean sartuta daude). 3. Diruz lagunduko den kontratuaren kopia. Lanaren iraupena eta lanaldia jaso behar ditu. 4. Kontratatutako pertsonari Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean alta eman zaiola adierazten duen agiriaren kopia. 5. Kontratatutako pertsonaren lan-bizitzari buruzko Gizarte Segurantzaren txosten eguneratua. 6. Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak igorritako ziurtagiria, enplegu eskatzaile gisa izena eman duela egiaztatzen duena.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2018/08/28 - 2018/10/31
Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    .
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  .
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.