Argitalpen-data: 2017/01/18

Lan-istripua `halabeharrezko eta berezko´ zerbaitzat hartzeari uzteko kontzientzia soziala areagotzea

OSALANeko  zuzendari nagusiak,  Alberto Alonsok,  erakunde honen zuzendaritzatik bideratu nahi duen lanaz aritu zen Euskadiko Enpresaz Kanpoko Prebentzio-Zerbitzuetako Elkartearen jardunaldian Bilbon atzo.

Alberto Alonso, OSALANeko zuzendari nagusiak ireki zuen jardunaldia eta bere hitzaldian, prebentzio-kulturaren errealitateari buruz aritu zen;  oraindik-orain, arriskuen aurkako prebentzioa gurean,  bi abiaduratara doan errealitatea dela, eskuarki, enpresa handienetan ezarrita dago eta enpresa txikietan ordea,  ekoizpen-aktibitateari hobekuntzarik ekartzen ez diot kostua bezala ikusten da prebentzioa eta beraz, ez da lehentasunezkoa.

Lan-istripua lanari “halabeharrezko  eta berezko”  zaion zerbait bezala kontsideratzen duen inertzia hausteko konpromezua adierazi zuen Alonsok. “Hiritarrek –jarraitu zuen- artegatzen jarraitzen dute istripu larriak gertatzen direnean, baina ez dute arriskuen aurkako prebentzioa gogoan egonezinaren arrazoi zehatza pasatzen duenean”. Horregatik, seinalatu zuen bere zeregin nagusia euskal gizarteak  “lan-istripua halabeharrezko zerbaitzat hartzetik prebentziorik ezaren aurrean erabateko gaitzespen soziala erakusteko  salto kualitatiboa eman dezan” izango da.

Bere hitzaldian prebentzio-zerbitzuek gure Autonomia-Erkidegoan egiten dituzten osasun-jarduerak arautzen dituen dekretu-zirriborroaren  izapideari berriz ekiteko asmoaz hitz egin zuen eta Euskadiko lan-osasunaren informazio-sistemaren oinarria den Gutxieneko Datu Multzoaren proiektua abiarazteko kolaborazio deia egin zien prebentzio-zerbitzuei.

ASPA Euskadik antolatutako jardunaldian lan-arriskuen prebentziotik ondorioztatutako enpresa-erantzukizunei burzko hitzaldia eman zuen Garbiñe Biurrun epaileak, Euskadiko Auzitegi Nagusiko Lan-Arloko Salako lehendakariak.