Ikusgarritasunik gabe ezin da lesbianismoa bete-betean bizi

Argitalpen-data: 


      berdindu.jpg

Gaur, apirilak 26, ikusgarritasun lesbikoaren egunean, Berdindu LGTBI+ pertsonen harretarako euskal zerbitzutik EAEko gizarte-ehuna eta erakundeak animatzen ditugu emakume lesbianen ikusgarritasunaren alde lanean jarrai dezaten.

Azken hamarkadetan aurrerapen ukaezinak lortu ditugu eskubideen arloan LGTBI+ biztanleriarentzako. Hala ere, emakume lesbianen ikusgarritasun publikoa oraindik ere erronka garrantzitsua izaten jarraitzen du gizarte berdinzaleagoa lortzeko. Emakume lesbianen ikusgarritasun eza, sexualitate hegemoniko oso heteronormatibo eta patriarkalaren adierazpen argia da. Ikusgarritasun ezak sexualitate askea deuseztatzen du, eta, beraz, sexu-eskubideen urraketa nabarmena da.

Emakume lesbianek ikusgai izateari uko egiteko baldintzak sortzea gizarte osoaren lana da. Gizarteeragile eta erakunde guztiak aktiboki inplikatu behar dira, emakume lesbianak, eremu publiko guztietan (lanean, kalean, ikastetxean, bizitza politikoan, gizarte-aktibismoan...) ikusgarri izan daitezen lan egiteko. Eta, era berean, ikusgarritasun horren barruan aniztasuna islatzeko lana egitea, bai eta aniztasun funtzionala duten lesbiana helduak, migratuak eta errefuxiatuak ikusgarriagoak izan daitezen eta gizartean pisu handiagoa izan dezaten ere bai.

Emakume lesbianak beren isiltasuna eta ezkutuko bizitza haustera animatzen ditugu, ikusgarritasunik gabe ezinezkoa baita lesbianismoa bete-betean bizitzea. Beldurragatik, lotsagatik edo sexualitateak sortzen dien erruagatik ezkutatu behar duten pertsonak dauden bitartean, ezin izango dugu gizarte anitza, plurala eta berdintasunezkoa izan.

Informazio gehiago Irekia atarian (Leiho berrian irekiko da)