2019ko MIN Sarietan izena emateko epea zabalik

  • 2019ko MIN Sarietan izena emateko epea zabalik

  • DataUrtarrilak 17
  • Gaia Musika

Musika Independentearen estatuko sari banaketarik garrantzitsuenak, MIN Sariek, izen-ematea irekia du jada, eta urtarrilaren 18an itxiko da. Urtero bezala, beste hainbat kategoria orokorrez gain (tartean abesti hoberena, artista hoberena, artista hasiberririk hoberena, zuzenekorik hoberena edota bideoklip hoberena), euskarazko diskorik hoberenaren saria eskuratzeko aukera dago, Etxepare Euskal Institutuak emango duena.

Izen-ematea, 2018 urtean zehar zigilu independente bidez edota modu autoekoiztuan diskoak, EPak edota singleak argitaratu dituzten profesional edo artistek egin dezakete, esteka honetan. Aurreko urteetan legez, aukeraketa prozesuak lau fase izango ditu: lehena (urtarrilaren 8tik 18ra), izen-ematea; bigarrena, publikoaren online bidezko aukeraketa; hirugarrena, epaimahai baten aukeraketa, kategoria bakoitzen izendapenak zehaztuz; eta laugarrena, kategoria bakoitzeko irabazleen aukeraketa, sari banaketaren egunean bertan. Banaketa hori datorren martxoaren 13an izango da, Madrilgo Circo Price antzokian.

Unión Fonográfica Independiente-k antolatutako sariak 2009 urtean sortu ziren estatu mailako sorkuntza artistikoari, kultur aniztasunari, talentuari eta musika alorreko enpresa txiki eta ertainek ekoiztutako lanei ikusgarritasuna emateko, eta musika independentea estatu mailan eta nazioartean sustatzeko. Aurreko urteko edizioan, euskarazko diskorik hoberenaren saria Delorean taldeak jaso zuen, Mikel Laboa diskoarengatik. Horrez gain, euskal talde batek, Belakok alegia, bi sari orokor irabazi zituen: zuzenekorik hoberena eta artistarik hoberena, hain zuzen.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri