Zuzenean - Herritarrei Arreta emateko Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzuak ia 900.000 kontsultari eman zien arreta 2018an, aurreko urtean baino % 4 gehiagori (Gobernu Bilera 2019-02-12)

logo_zuzenean_trazado_mays.jpg

2019.eko otsailak 12

  • 3 euskal hiriburuetako bulegoek jarraitzen dute kontsultarako herritarrek gehien erabiltzen duten kanala izaten
  • Kontsulta-gai ohikoenak, aurten ere, etxebizitzaren, gizarte-gaien eta hezkuntzaren ingurukoak izan dira

 ZUZENEAN - Herritarrei Arreta emateko Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzuak, iaz, 887.878 kontsultari erantzun zien. Alegia, egunean, batez beste, 3.547 kontsultari; horietatik, arreten % 55,7 aurrez aurre izan zen, % 40,8 telefono bidez (012 zenbakian), % 3,1 www.euskadi.eus online postontziaren bidez eta % 0,32 Telegram berehalako mezularitzaren bidez.

Kontsulta-kopuru osoak gora egin du, % 4,04, 2017aren aldean. Horrela, 2018an, Eusko Jaurlaritzak aurreko urtean baino 34.460 kontsulta gehiago erregistratu ditu. Nabarmentzekoa da www.euskadi.eus online postontziaren erabileraren igoera finkatu dela: kanal horren bidez, 28.055 kontsulta egin dira, aurreko urtean baino % 23,81 gehiago. Halaber, nabarmentzekoa da berehalako mezularitza-zerbitzuaren erabileran egon den igoera, 2018an % 17,53 areagotu baitzen.

 

2018-2017KO DATUAK, GUZTIRA

ZUZENEAN ZERBITZUAREN ERABILERA

(Kanalaren arabera)

 

ARRETAK, GUZTIRA

ARRETAK EGUNEAN

ARRETAK, GUZTIRA

ALDAKUNTZA

KANALA

2018

2018

2017

2018/2017

Aurrez aurre

494.656 (% 55,71)

1.977

466.945 (% 54,71)

+27.711

(+% 5,93)

012 telefono bidez

362.338 (% 40,81)

1.447

361.406 (% 42,35)

+932

(+% 0,26)

Postontzi elektronikoaren bidez

28.055 (% 3,16)

112

22.660 (% 2,66)

+5.395

(+% 23,81)

 Telegram bidez

2.829 (% 0,32)

11

2.407 (% 0,28)

+422

(+% 17,53)

GUZTIRA

887.878 (% 100)

3.547

853.418 (% 100)

+34.460

(+% 4,04)

 

Herritar gehienak ZUZENEAN zerbitzura informazioa eskatzera edo izapideren bat egitera doaz. Erabiltzaileek kontsultak egiteko erabiltzen dute batez ere telefono-zerbitzua, eta administrazio-izapideak egiteko aurrez aurreko kanala nahiago dute. Kontsultak edo izapideak batik bat honako 10 gai hauen inguruan egin ziren: 

  1. Exebizitza
  2. Gizarte-gaiak
  3. Hezkuntza
  4. Lana eta Enplegua
  5. Jarduera ekonomikoak
  6. Segurtasuna eta barne-arazoak (Trafikoa)
  7. Administrazio publikoa
  8. Euskara
  9. Osasuna
  10. Garraioa eta mugikortasuna

Hizkuntza dela eta, erabiltzaileek jarraitu zuten nagusiki gaztelania erabiltzen, ZUZENEAN zerbitzuan kontsultak egiteko. % 83,6k gaztelania erabili du eta % 12,9k euskara. Nabarmentzekoa da gaztelaniak jarraitzen duela lau kanaletan hizkuntza erabiliena izaten: 

 

2018-2017KO DATUAK, GUZTIRA

ZUZENEAN ZERBITZUAREN ERABILERA

 (Hizkuntzaren arabera)

HIZKUNTZA

ARRETAK, GUZTIRA

ARRETAK, GUZTIRA

ALDAKUNTZA

2018

2017

2018/2017

Gaztelania

742.085 (% 83,6)

707.484 (% 82,9)

+34.601

Euskara

114.187 (% 12,9)

122.892 (% 14,4)

-8.705

Zehaztu gabe

31.606 (% 3,6)

23.042 (% 2,7)

+8.565

GUZTIRA

887.878 (% 100)

853.418 (% 100)

+34.460

 

2018KO DATUAK, GUZTIRA

KANALAREN ERABILERA

(Hizkuntzaren arabera)

 

AURREZ AURRE

012 TELEFONO BIDEZ

POSTONTZI ELEKTRONIKOAREN BIDEZ

 TELEGRAM BIDEZ

HIZKUNTZA

 

Gaztelania

442.632

271.782

25.231

2.440

Euskara

52.024

58.950

2.824

389

Zehaztu gabe

 

31.606

 

 

GUZTIRA

494.656

362.338

28.055

2.829

 

Lurraldeen arabera, ZUZENEAN zerbitzuaren aurrez aurreko arreta-kopuru handiena Bizkaian izan zen, Bilboko bulegoetan. Guztira, 265.576 kontsulta egin ziren Bizkaian, aurreko urtean baino 18.705 gehiago.

 

2018-2017KO DATUAK, GUZTIRA

ZUZENEAN ZERBITZUAREN ERABILERA

 (Lurralde historikoaren/hiriburuaren arabera)

LURRALDEA

ARRETAK, GUZTIRA

ARRETAK, GUZTIRA

ALDAKUNTZA

2018

2017

2018/2017

Bizkaia/Bilbo

265.546 (% 53,68)

246.841 (% 52,9)

+18.705

Gipuzkoa/Donostia

117.351 (% 23,72)

115.408 (% 24,7)

+1.943

Araba/Vitoria-Gasteiz

111.759 (% 22,59)

104.696 (% 22,4)

+6.790

GUZTIRA

494.656 (% 100)

466.945 (% 100)

+27.711

 

Sexuaren arabera, erabiltzaileetan, beste urte batez, emakumeek gizonek baino gehiago erabili zuten ZUZENEAN. Guztira, 520.378 emakumek jo zuten ZUZENEAN zerbitzura eta 333.427 gizonek. Alegia, erabiltzaileen % 58,6 emakumea da eta % 38 gizona. Nabarmentzekoa da 2018an emakumeek aurreko urtean baino 26.249 kontsulta gehiago egin zituztela.

 

2018-2017KO DATUAK, GUZTIRA

ZUZENEAN ZERBITZUAREN ERABILERA

 (Sexuaren arabera)

SEXUA

ARRETAK, GUZTIRA

ARRETAK, GUZTIRA

ALDAKUNTZA

2018

2017

2018/2017

Gizona

333.427 (% 38)

332.833 (% 39)

+594

Emakumea

520.378 (% 58,61)

494.129 (% 57,90)

+26.249

Zehaztu gabe

34.073 (% 3,84)

26.456 (% 3,10)

+7.617

GUZTIRA

887.878 (% 100)

853.418 (% 100)

+34.460

 

2018KO DATUAK, GUZTIRA

KANALAREN ERABILERA

 (Sexuaren arabera)

 

AURREZ AURRE

012 TELEFONO BIDEZ

POSTONTZI ELEKTRONIKOAREN BIDEZ

 TELEGRAM BIDEZ

SEXUA

 

Gizona

204.384

115.534

12.443

1.066

Emakumea

289.439

214.386

15.612

941

Zehaztu gabe

833

32.418

 

822

GUZTIRA

494.656

362.338

28.055

2.829

 

BALORAZIOA

Erabiltzaileen % 65ek baieztatu du Herritarrei Arreta emateko Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzua ezagutzen duela. Horietatik, % 81ek erabiltzen duela baieztatzen du, batik bat informazioa bilatzeko edo izapideren bat egiteko.

ZUZENEAN zerbitzua erabiltzen dutenen % 95ek dio oso pozik edo nahiko pozik edo pozik dagoela Eusko Jaurlaritzak ematen duen zerbitzuarekin. Gainera, erabiltzaileek 8,9 punturekin balioesten dute bai erabilgarritasuna bai jasotako informazioaren argitasuna. Halaber, zerbitzuaren azkartasunaren inguruko balioespen positiboa egiten dute: ZUZENEAN zerbitzuko bulegoetan arreta jaso duten erabiltzaileen % 41ek 5 minutu baino gutxiago itxaron behar izan du. 

ZUZENEAN 

ZUZENEAN Herritarrei arreta emateko zerbitzu integrala, publikoa eta doakoa da; 2008an sortu zen. Denbora honetan, zerbitzua herritarrek beren euskal administrazio publikoarekin harremanetan egoteko tresna gisa finkatu da. Gaur egun, lau kanalen bidez ematen du arreta: aurrez aurre (hiru hiriburuetako bulegoetan), telefono bidez (012), online postontziaren bidez (www.euskadi.eus) eta berehalako mezularitzaren bidez (Telegram, 688 67 12 34 zenbakiaren bitartez).

Eusko Jaurlaritzak, legegintzaldi honetan, herritarrek administrazioarekin izandako elkarreraginean jaso duten kalitatea eta barne-kudeaketaren beraren kalitatea hobetzeko erronka hartu du bere gain, bai eta zerbitzu horretan esku hartzen duten eragileen koordinazioa hobetzekoa ere. Gainera, 2020rako Berrikuntzako eta Gobernamendu Publikoko Plan Estrategikoak bere sei jardun-ardatzen barruan aurreikusten duen ekimenetako bat, zehazki, ZUZENEAN garatu eta hobetzea da eta, horretarako, pertsonei zerbitzuetara jotzeko aukera erraztea eta kanal anitzeko zerbitzu eraginkorra bermatzea.