Zarraonandia: "Esportazioen datuak erakusten du euskal ekonomia lehiakorra dela eta mundura zabalik dagoela"

exportaciones.jpg

2019.eko martxoak 14

Ser irrati kateko La Ventana saioan elkarrizketa egin dio Miguel Angel Garrosa kazetariak Industria sailburuordeari eta Zarraonandiak oso modu positivoan baloratu du Euskadiko 2018ko esportazio datua.

Sailburuordeak esan duenez hazkuntzak islatzen du euskal ekonomia mundura zabalik dagoela, eta gure industria nazioarte mailan ere oso lehiakorra dela. Sektore garrantzitsuenak, automobilgintza, energia, aeronautika edo makina-erreminta zeharo internazionalizatuta daude.

Brexitaren aurrean ziurgabetasuna handia da eta Eusko Jaurlaritza enpresei laguntzeko ahaleginean ari da. Horretarako Brexitaren inguruko informazio guztia jasotzen duen webgunea sortu eta enpresek Brexitaren aurrean zenbateko arriskua izan dezaketen neurtzeko tresna ere sortu da SPRI eta Nazioartektze Agentziaren bidez.