"Zahartzearen egoera 2019an. Urteei bizitza ematea" Erresuma Batuan, 50 urtetik gorako pertsonak mehatxatzen dituzten osasun desberdintasunak eta desberdintasun sozialak.

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Centre for Ageing Better (Erresuma Batua), irabazi asmorik gabeko erakundeak, 50 eta 60 urte bitartean dituzten pertsonen portzentaje handi batek pobrezia egoera, osasun kaskarra eta zahartze prozesuan zailtasunak pairatzeko duten arriskuaz ohartarazten gaitu, argitaratu berri duen txosten honetan.

Egun, arrisku honek populazio pobreenari eragiten dio, osasun, enplegu eta etxebizitza arloetan desberdintasunak bizitzeko aukera gehien dutenak hauek baitira. Hau da, gazteago hiltzeko, goizago gaixotzeko, osasun kaskarra dela eta lanpostua galtzeko edo Eguneroko Bizitzako Jarduerak (dutxatu edo arropak janztea bezalako jarduerak) egiteko laguntza behar izateko aukera eta arrisku gehien dutenak.

Diagnostikoa
Txosten honek lau lan ildo ditu (finantzak eta enplegua, osasuna, etxebizitza eta komunitatea) eta osasun-desberdintasunen, eta hauek 50-60 urte bitarteko pertsonen  bizi-kalitatean dituzten ondorioen inguruko hainbat datu aurkezten ditu.

  • 2010 etik, lehenengoz, pobrezia egoeran bizi diren pentsiodunen kopurua igo da. 65 urtetik gorako 1,9 milioi pertsona baina gehiago probrezia-erlatiboko egoeran bizi dira.
  • 50 eta 64 urte bitarteko populazioaren laurden batek (%23) hiru gaixotasun kroniko edo gehiago ditu. Joera goranzkoa da gainera.
  • Osasun arloko desberdintasun sozialak 50 urtetik gorako populazioan ikus daitezke: gizonezko pobreenek bihotzeko gaitz kroniko bat izateko hiru aldiz aukera gehiago dituzte, 2 motako diabetesa edo artritisa izateko aukera bikoitza eta zahartzen diren heinean, Eguneroko Bizitzako Jardueretan  laguntza behar izateko lau aldiz aukera gehiago.
  • Erresuma Batuko milioika etxebizitza ez dira mugikortasun mugatua dutenen edo desgaitasun egoeran bizi direnentzako egokiak: etxebizitzen %7ak baino ez ditu oinarrizko irisgarritasun estandarrak betetzen. Gainera, 55 urtetik gorako 1,3 milioi pertsona, bere osasunarentzat eta segurtasunarentzat arriskutsuak diren etxebizitzetan bizi direla kalkulatzen da.
  • 50 eta 64 urte bitarteko pertsonen heren bat (3,3 milioi) langabezia egoeran dago. 50 urte eta erretiro-adinaren arteko milioi bat pertsona ere lanik gabe gelditu da, adina baina lehen.
  • Familiak aldatzen ari dira, gero eta gehiago dira 50 eta 60 urte bitartean dituzten eta bakarrik bizi diren pertsonak. Honek ondorio garbiak ditu komunitateen rolean, pertsonek harreman sozialak sortu eta mantentzeko ezinbestekoak diren komunitate horietan.
  • Erresuma Batuan, 45 eta 64 urte bitarteko pertsonen ia laurdena zaintzaileak dira, eta kalkulu hau ez da guztiz zehatza, gehiago direla estimatzen da. Aipatutako jende talde honen %5ek astero 35 ordu eskaintzen dio zaintzari, eta %4ak astean 50 ordu. Txostenak dio Erresuma Batuan ordainsari gabeko zaintzaileek 10etik 8 bakarrik sentitzen direla, isolazio sozialean bizi direla zaintzaile rol horrek ezartzen dizkien erantzukizunen ondorioz. Honek ongizate fisiko eta mentalean izan ditzakeen ondorioez ohartarazten du dokumentuak.

Ondorioa
Centre for Aging Betterrek gobernu britainiarrari, enpresei eta ongintzazko erakundeei eskatzen die aurreikusi eta ekidin daitezkeen  desgaitasun- kausen (elikadura desegokia, jarduera fisiko eskasa…) ekiditea, etxebizitza irisgarriak eraikitzea edo 50 urtetik gorako pertsonen enplegutasuna sustatzea, beste hainbat neurrirekin batera.

Informazio gehiago nahi izanez gero The State of Aging in 201. Adding life to years(Centre for Active Aging, 2019) txostena eskuragarri duzu lotura honetan (leiho berri batean irekitzen da)