Tapia: "Ezinbestekoa da berdintasunaren aldeko apustua egitea"

2019.eko martxoak 08

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren sailburuak, Arantxa Tapiak, dei egin die enpresetako CEO eta goi mailako arduradunei,  emakumearen aldeko apustua egin dezaten euren enpresetan. Nazioarte mailako ekitaldi batean izan da, Washington-en, non Tapia sailburuak gogora ekarri duen Garapen Jasangarriaren 2030 Agenda-ren arabera, berdintasunean aktibo izatea ezinbestekoa dela.

Genero ikuspegiari lehentasuna zor zaio, benetan, enpresa jasangarriak nahi baditugu, eta erronka honetan enpresetako arduradun nagusien inplikazioa guztiz beharrezakoa zaigu.