San Prudencio Fundazioaren 50. urteurrena oroitzeko Erakusketaren inaugurazioan parte hartu du Maider Etxebarriak

46A60795-12BA-4D0F-A843-C1842BD53596.jpeg

2019.eko martxoak 06

Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritzako zuzendari Maider Etxebarriak San Prudencio Fundazioaren berrogeita hamargarren urteurrena oroitzeko jardueren aurkezpenean parte hartu du.

“Fundación Laboral San Prudencio. 50 urte Arabako industriaren eskutik” erakusketa antolatu du Fundazioak, martxoaren 8tik apirilaren 21era ikusgai egongo dena Montehermoso Kulturuneko Ur Biltegia izandakoan. Erakusketak Arabako industriaren bilakaera, enpresa elkartuak eta haiek osatzen dituzten langileak erakusten dizkigu.

Erakusketa dagokion testuinguru historikoan jartzearen arduradun Antonio Rivera izan da, historialaria eta Euskal Herriko Unibertsitateko katedraduna; gidoia Antonio Altarriba saiakeragile, nobelagile, kritikari eta istoriotxoen gidoigileak egina da, Literatura Frantseseko katedradun izateaz gainera Euskal Herriko Unibertsitatean; eszenografia, berriz, Jose Ibarrola pintore, eskultore, ilustratzaile eta eszenografoak egin du.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila azkenaldi honetan Fundazioarekin aritu da lankidetzan hainbat ekimenetan, besteren artean aipatzekoa estropada aerostatikoa, Gasteiz mundu osoko ehunka Hedabideen fokuan ipini zuena.

Erakusketa hau, Maider Etxebarriak adierazi duenez, kateatu egiten da Sailaren kezketako batekin. Legealdi honetan garatu diren ekintzen bidez Industrian jarri da arreta nagusia, eta ekintza horien artean nabarmentzekoa da Industrialdia, erakargarritasun turistiko gisa hartu dena.

Zuzendariak berretsi egin du garrantzizkoa dela, erakusketa honetan egin bezala, Araban eta Euskadin industriak bete duen zeregina nabarmentzea. “Industria ez da bakarrik gure lehenaldia; gure oraingo aurrerabidearen eta ongizatearen sorburua ere da. Gainera, garrantzizkoa da nabarmentzea Gasteiz green hiri bat dela, baina baita lehena ere Espainiako industrializazio-tasan”.

 

http://50aniversario.lafundacion.com