San José sailburuak Hego Jeolla eskualdeko (Hego Korea) gobernuaren ordezkaritza bati barrera eman dio

2019-06-17_FOTO_1.jpg

2019.eko ekainak 17

Hego Koreako ordezkaritza batek Euskadiko Gizarte Ekonomiaren gaineko interesa azaldu du  

Mª Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuak harrera egin dio Hego Jeolla eskualdeko (Hego Korea) gobernuaren ordezkaritza handi bati. Ordezkaritza horrek Eusko Jaurlaritzaren jarduera ezagutzeko interesa du.
Topaketa horretan San José sailburuak nabarmendu du, besteak beste, Euskadirentzat Gizarte Ekonomiak duen garrantzia. Eusko Jaurlaritzako Lan eta Justizia Sailak gizarte-ekonomia garatzeko eta finkatzeko hedatutako programak eta jarduerak azaldu dizkie, hau da, enplegu duinak bermatuko dituzten eta enpresak lurraldean errotzea ziurtatuko duten jarduerak azaldu dizkie.
Ondoren, Jokin Diaz Gizarte Ekonomiaren zuzendariak Euskadiko Gizarte Ekonomiaren ardatz nagusiak azaldu dizkio Koreako ordezkaritzari, eta gizarte-ekonomiaren errealitate kualitatiboa eta garatzen den gizarte- eta ekonomia-ingurunea argitu dizkie.
Hego Jeollako ordezkaritza, gaur eta bihar, Euskadiko Gizarte Ekonomiarekin lotura duten zenbait erakunderekin bilduko da, batik bat Mondragón Corporación Cooperativa taldearekin.