Osalaneko kanpaina berriaren leloa: "SEGURTASUNA ETA OSASUNA DIRA LAN DUIN BATEN OINARRIA"

2019.eko ekainak 24

Lan eta Justiziako sailburuak, Mª Jesús San Josék, Jon Azkue Laneko sailburuordeak eta Alberto Alonso Osalaneko zuzendari nagusiak lagunduta, segurtasunari eta osasunari buruzko kanpaina berria aurkeztu du gaur goizean; bihartik aurrera zabalduko duena Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak.

Sailburuak azpimarratu duen moduan “kanpaina hau beste ekintza bat dugu berresten duena atsedenik hartu gabe lan egiteko dugun konpromisoa, gizarte-eragile guztien parte-hartzearen bitartez, langile guztien eta euskal gizarte osoan zabaldu ahal izateko kalitatezko lana dugula, beste ezer baino lehen, lan segurua.

Legegintzaldi honetan Osalanek egin duen hirugarren kanpaina izanda, sailburuak adierazi du oraingoan, norbera babesteko ekipamenduen betiko irudiak alde batera utzita (kaskoak, eskularruak, betaurrekoak, botak, bulegoak…), laneko segurtasunean eta osasunean egin nahi izan dela indar, ezinbesteko baldintzak baitira lana duintzat hartu ahal izateko.

Osalaneko zuzendari nagusiak, bestalde, aipatu du askotan lan duin batek izan behar dituen ezaugarriak irudikatzen ditugunean, oharkabean doala hain oinarrizkoa eta funtsezkoa den betekizuna: langileen segurtasuna eta osasuna. Horrexegatik, azpimarratu du kanpaina honen bidez kontzientziatu nahi dela hain zuzen laneko segurtasuna eta osasuna direla beharrezko faktoreen oinarria lana duina izango bada, eta hori gizarte osoaren ardura dugula.

Zume horiek guztiak hartuta, kanpainak duen leloa dugu: “segurtasuna eta osasuna dira lan duin baten oinarria”, nabarmenduta lan batek bidezko ordainsaria eskaini dezakeela, langileek nahi duten garapen profesionala bermatu, eta kontziliazioa, berdintasuna eta gizarteratzea sustatu baina, langileen segurtasuna eta osasuna babesten ez badu, ez dela lan duina.

Kanpaina bihartik aurrera, ekainak 25, hasiko da zabaltzen kanpoko karteletan, markesinetan, ohiko bideetatik eta marketin digitalen bidez on line ta bideoak Youtuben, Osalanen webgunean eta sare sozialetan.

Publizitate-bideoa