Osakidetzak ukatu egiten du azkeneko EPEan irregulartasunak salatu zituztenen aurkako inolako errepresaliarik dagoenik

2019.eko otsailak 05

Gaur Debagoieneko Ospitalean izandako elkarretaratzeak direla-eta, Debagoiena ESIko Zuzendaritzak adierazten du:

  • Osakidetzak berdin tratatzen dituela langile guztiak, eta horrek ezingo lukeela bestela izan.
  • Ez dela egia, inola ere, Debagoiena ESIko langile batzuk lan-diskriminazioa jasaten ari direnik.
  • 400 langiletik gorako Osakidetzaren lan baldintza guztiek arau, eskubide eta betebehar berberak dituztela.
  • Salaketa-egileek lan-eskubideak dituztela, eta horiek errespetatzen direla; baina beren kontratu-motaren araberako betebeharrak ere badituztela, eta horiek errespetatu beharko lituzketela, iritzi-publikoa manipulatzen saiatu gabe.
  • Elkarretaratzeek ez dutela Osakidetzako gehiengo sindikalaren babesa izan.

 

Osakidetza, 2019ko otsailaren 5a