Ohartarazpena: Lanbide garapena

2019.eko martxoak 13

Lanbide garapenari dagozkion ordainsariei buruz Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak eman zuen epaiaren aurka Osakidetzak aurkeztu zuen kasazio-errekurtsoa ez onartzea erabaki du Auzitegi Gorenak. Erabaki horren aurrean, Osasun Sailak eta Osakidetzako Zuzendaritzak ondoko balorazioa egin dute:

  • Osasun Sailak eta Osakidetzak Auzitegi Gorenak hartu duen erabakia errespetatzen dute.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean jarritako kasazio-errekurtsoa ebazteke dago oraindik.
  • Osasun Saila eta Osakidetza aurkeztutako erkidego mailako kasazio-errekurtsoari dagokionez Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak hartuko duen erabakiaren zain geratzen dira.