Ohar informatiboa

2019.eko martxoak 01

Adingabeko bat hil da gaur goizean Muskizeko Somorrostroko Heziketa Zentroan, asma-krisi baten testuinguruan gertatutako geldialdi kardiorespiratorio baten ondorioz.

Muskiz bertoko Oinarrizko Bizi Euskarriko anbulantzia bat eta zonaldeko Bizi-aurreratuko Euskarriko beste bat bertaratu dira, Emergentzia Zerbitzuaren abisua jaso ostean. Heldu direnean, adingabea geldialdi kardiorespitarioan zegoen; berpizte-maniobra aurreratuak burutu arren, ezin izan da ezer egin egoera leheneratzeko.