Marcos Murok "langabezia-sorospena 55 urtetik aurrera izan beharrean 52 urtetik aurrera izateko araudi-aldaketak" arintzeko aldarrikatu du Madrilen

21_02_19_Sectorial__1_.JPG

2019.eko otsailak 21

  • Enplegu eta Gazteriako sailburuordea Enpleguko eta lan-gaietako LXXIV. Konferentzia Sektorialean
  • “Aldaketa-proposamenen epeak ez atzeratzea dugu helburu; izan ere, horiek guztiak pertsonen eta gizartearen onerako dira”

Madril, 19 02 21

Marcos Muro Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gazteriako sailburuordeak, gaur, Lan Ministerioan egin den Enpleguko eta lan-gaietako LXXIV. Konferentzia Sektorialean honako hau aldarrikatu du: “langabezia-sorospena 55 urtetik aurrera izan beharrean 52 urtetik aurrera izateko araudi-aldaketak arintzeko; enplegu-zentro berezietan egiten diren kontratuen % 55 diruz laguntzeko, % 50 beharrean, eta bakarrik desgaitasun larria dutenentzat; eta 25 eta 29 urte bitarteko gazteen gazte-bermearen sistema aldatzeko, “atzean ez gelditzeko”, langabezia % 20tik behera jaitsi dela aintzat hartuta.

 

Gainerako autonomia-erkidegoetako ordezkariekin batera, Muro sailburuordeak Enpleguko eta lan-gaietako LXXIV. Konferentzia Sektorialean parte hartu du, Madrilen; bertan, honako gai hauen gaineko interesa erakutsi du: “talka-plana iraupen luzeko langabeentzat; okupatuentzako prestakuntza-deialdi berriak, eta langabezia asistentzialagatiko prestazio berria, izan ere, 2019ko lehen lau hilabeteetan langabezia asistentzialaren babes-eredu berria aurkezteko konpromisoa zegoen”.

 

“Aldaketa-proposamenen epeak ez atzeratzea dugu helburu; izan ere, horiek guztiak pertsonen eta gizartearen onerako dira”, esan du Murok.

 

Era berean, Marcos Murok ministroari honako hau eskatu dio: “programa berri horren onespena atzeratu egingo denez, hemendik apirilaren 28ra sustatu Gizarte Segurantzaren Lege Orokorraren testu bateraturen 282. artikuluko 2. idatz-zatia aldatzea, gutxieneko errenta-sistemak finkatzeko, gure kasuan DSBEa, bai eta soldata sozialak edo edozein administrazio publikok gizarte-baliabide gisa emandako asistentzia sozialerako antzeko laguntzak ere. Hau da, osagarria eta bateragarria izateko langabezia-sorospenarekin eta langabeziagatiko aparteko sorospenarekin”.

 

Zenbait erkidegok, besteak beste Euskadik, Ministerioari honako hauetarako hobariak onesteko eman beharreko sustapena eskatu diote: nekazaritzako aldi baterako kontratuak aldizkako lan-kontratu finko bilakatzeko, iraupen luzeko langabeen kontratazio mugagaberako eta aldizkako finko edo kasu batzuetan finko bilakatzeko turismoaren eta ostalaritzaren sektoreko langileak.