Lehendakariak UNRWAren Ikasleen Parlamentuko bi kide hartu ditu

2019.eko urtarrilak 16

Iñigo Urkullu lehendakariak Ekialde Ertaineko Palestinar Errefuxiatuentzako Nazio Batuetako Agentziaren (UNRWA) Ikasleen Parlamentuko bi kide –Hatem Hamdouna eta Hanan Abu Asbesh, hain zuzen– hartu ditu. 

Ekitaldia gaur goizean izan da Lehendakaritzan, eta bertan, Jonan Fernández Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankideratzen idazkari nagusia eta Paul Ortega Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendaria ere izan dira.