Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 203.000 euro onartu ditu Musika Bulegoa erakundearentzat, euskal musikaren arloa sustatu dezan (Gobernu Bilera 2019-02-07)

fotoconsejo.jpg

2019.eko uztailak 02

  • Dirulaguntza honetan orain arte arloko elkarte ezberdinei eman zaizkien laguntza guztiak kontzentratu dira

Gobernu Kontseiluak 203.000 euroko dirulaguntza bat onartu du, bere gaurko bileran, Euskal Herriko Musika Bulegoa (EHMBE) erakundearentzat, musika arloa bultzatzeko xedearekin egiten duen lana diruz laguntzeko. Musika Bulegoak arlo honetako elkarteei zuzenduriko laguntzak kontzentratzen dituen lehen aldia da. Aipatutako elkarteek adostutako erabakiaren ondorioz izan da berritasun hori eta EHMBE erakundearen lana sendotzea du helburu.

  1. urtean jaioa, Euskal Herriko Musika Bulegoa arlo honetako lankidetza-proiektu estrategikoa da eta euskal musika-jarduera sustatzea eta hobetzea du xede. Proiektuak bi helburu nagusi ditu: zerbitzuak eskaintzeaz gain arloko eragileentzako topagunea izango den espazio bat eraikitzea eta kalitatezko irudi bat igorriko duen marka eta euskarri banaz hornitzea euskal musikari. Interes orokorreko ekintza eta proiektuen garapena ahalbidetuko duen erreminta ere izan nahi du EHMBEk.

Euskal Herriko Musika Bulegoak garatzen dituen jarduerak ondoko jarduera-ardatzetan oinarrituta daude:           

  • Koordinazio eta zerbitzuak.
  • Arlo barruko eztabaida.
  • Etengabeko prestakuntza.
  • Entzulegoak sentsibilizatzea eta prestatzea.
  • Sustapena eta hedapena.
  • Presentzia atzerrian.

Diru-laguntza berri honen bitartez Musikagilek (30.000 euro), Musikarik (55.000 euro), MIEk (68.000 euro) eta Kultura Livek (50.000) orain arte jasotzen zituzten laguntzak zentralizatu ditu EHMBEk. Lau dirulaguntza izendun horien batuketaren baliokidea da aurten EHMBEk jasoko duen dirulaguntza.