Jaurlaritzak 55 milioiko kredituak baimendu ditu Loiolako Erriberetako lotunerako eta BEA Autobus Elektriko Adimentsua hedatzeko (Gobernu Bilera 2019-04-16)

fotoconsejo.jpg

2019.eko apirilak 16

Eusko Jaurlaritzak baimendu egin du azpiegitura proiektuak hobetu eta ahalbideratzeko eta Euskadiko Azpiegitura eta Burdinbide Garraioa kudeatzeko konpromiso-kredituak sortzea, guztira 54.650.000 euroko kopuruaz. Zuzkidura horiek 2020, 2021 eta 2022 ekitaldietan banatzen dira, 8.050.000, 26.800.000 eta 19.800.000 eurotan, hurrenez hurren, ondorengo xehetasunaren arabera:

 

2020

2021

2022

GUZTIRA

Donostiako Autobus Elektriko Adimentsua finantzatzeko hitzarmena

4.400.000

13.000.000

8.000.000

25.400.000

Leioako Autobus Elektriko Adimentsua finantzatzeko hitzarmena

2.950.000

8.500.000

8.500.000

19.950.000

Loiolako Erriberetako lotunerako hitzarmena

700.000

5.300.000

3.300.000

9.300.000

GUZTIRA

8.050.000

26.800.000

19.800.000

54.650.000

                                                                                                         

Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailak hala proposatuta, gaurko Kontseiluak baimena eman du konpromiso-kredituen egoera handitzea baimentzeko; era horretan, handitu egin du lau gai garrantzitsutarako baimenduen diru kopurua, bertan nabarmenduz Loiolako Erriberetako Lotunea eta BEA Autobus Elektriko Adimentsua beste udalerri batzuetara hedatzea (adibidez, Donostia eta Leioara).

Euskotren eta Renferen arteko Loiolako lotura

Gaur erdietsitako akordioan, 9.600.000 euro baliatuko dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren, Estatuko Administrazio Orokorraren, ADIFen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean aurreikusitako finantzaketa-hitzarmenerako, Loiolako Erriberetan lotunea ezartzeko.

Proiektu estrategiko bat da eta, haren bitartez, Gipuzkoako lurraldea egituratzen duten bi burdinbide nagusiak konektatuta geratuko dira: Euskotrenek ustiatutako ETS sarea (12 milioi pertsona erabiltzaile baino gehiago) eta Renfek ustiatutako ADIF sarea (7 milioi pertsona erabiltzaile). Geltoki berri bat sortuko dugu hor, bi lineen arteko elkartrukea egiteko. Pertsona erabiltzaileek geltokitik atera gabe egin ahal izango dute tren-aldaketa.

Hitzarmenaren kostuaren banaketa, urteka, ondorengo eran geratuko litzateke, nahiz eta 2019. ekitaldirako luzatutako aurrekontuan ez den konpromiso-krediturik kontuan hartzen:    

                                                                                                     

2019

2020

2021

2022

GUZTIRA

300.000

700.000

5.300.000

3.300.000

9.600.000

 

BEA Donostia eta Leioara hedatu

BEA Vitoria-Gasteizen ezartzearen lehen esperientziaren ondoren, Eusko Jaurlaritzak sistema udalerri berrietara hedatzekoa aukera aztertzen ari da. Donostia hirian Autobus Elektriko Adimentsuaren egitasmoa prestatu eta, gero, hura ezartzeko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Donostiako Udalaren artean izenpetzea aurreikusi den finantzaketa-hitzarmenerako, 26 milioi euro bideratu dira guztira, egitasmoaren % 65 guztira; gainerako % 35a Udalak eta Aldundiak finantzatuko dute erdibana.

Dbuseko 28. Linea osoki elektrifikatu nahi dugu, hura baita hiriko erabiliena. Bertan, asmoa da sistema adimentsu bat ezartzea, linean bizkor kargatzen dena eta, gauez, berriz, hori kotxe-tokian egitea. BEArako, errei lehenetsi bat jartzea da asmoa, baita lehentasuna ere semaforoetan, eta geltokiko ticketing- edo balioztatze-sistema, erabiltzaileen sartu-irtenak arintzeko.

Hitzarmenaren kostuaren banaketa, urteka, ondorengo eran geratuko litzateke:                                                                                                    

2019

2020

2021

2022

GUZTIRA

600.000

4.400.000

13.000.000

8.000.000

26.000.000

 

Bestetik, Leioan Leioako Metro geltokia Unibertsitateko campusarekin uztartuko duen Autobus Elektriko Adimentsua ezartzeko aurreikusitako finantzaketa-hitzarmenerako, 20.450.000 euro esleitu dira, ondorengo eran banatuko direnak:       

                                                                                                  

2019

2020

2021

2022

GUZTIRA

500.000

2.950.000

8.500.000

8.500.000

20.450.000