Itzarrik 2018an 100.000 bazkideren barrera gainditu du, 660 milioi euroko ondarearekin

Itzarri-Irekia.jpg

2019.eko maiatzak 08

  • Urteko batez besteko errentagarritasuna, azken hamar urtean, UTBaren % 4,63koa da
  • % 47,4 hazi dira beste BGAE batzuetatik Itzarriri eginiko eskualdatzeak eta % 31,5, bazkideen borondatezko ekarpenak
  • Inbertsioak, Euskadin, ia 141 milioi euro egin zuen gora. Alegia, ondare osoaren % 21,3

Enpleguko Itzarri BGAEk, aste honetako asteazkenean, maiatzaren 8an, Vitoria-Gasteizen, 2018. urteko kudeaketaren balantzea aurkeztu du, Ohiko Batzar Nagusian, eta batzarrak onetsi egin du aurkeztutako txostena. Itzarrik urtean % 4,63ko hazkuntza izan zuen azken hamarkadan, nahiz eta 2018. urtea % 2,03ko errentagarritasun negatiboarekin itxi; egoera horri buelta eman dio entitateak, positiboki, 2019ko lehen hiruhilekoan. Era berean, ekitaldia 660 milioi euroko ondarearekin amaitu zuen eta gizarte-aurreikuspeneko euskal erakundearekin lotutako bazkideen errekorrarekin (102.000tik gora).

Itzarri BGAEk, 2018ko abenduaren 31n, Euskadiko administrazio orokorreko eta erakunde-administrazioko 102.144 langile zituen, eta 660,7 milioi euroko ondarea. Azken 10 urtean, urteko batez besteko errentagarritasuna UTBaren % 4,63koa izan da.

2018aren amaieran, aurreko ekitaldietako ildo beretik, Euskadin inbertitzeko ahalegin gehieneko gizarte-aurreikuspen boluntarioko erakundeetako bat da (140,9 milioi euro, ondare osoaren % 21,32).

Informazio gehiago hemen