Integrazio sozial eta sanitarioa. Kataluinako Lan, Ekonomia eta Gizarte kontseiluaren txostena

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

2018ko abenduan, Kataluniako Lan, Ekonomia eta Gizarte Kontseiluak (CTEST) Kataluniako integrazio sozial eta sanitarioaren prozesuaren inguruko txostena onartu zuen. Bertan,  gai honen inguruko literatura zientifikoa aztertzeaz gain, zenbait esperientzia europar aukeratzen dira eta Kataluinako kasua aztertu.

Dokumentu honek arreta sozial eta sanitarioaren integrazioa,  zaintza helburu duen sektorea (soziala) eta sendatzea helburu duenaren (sanitarioa) arteko elkarlan, konektibitate eta lerrokatzearen emaitza modura ikusten eta  defendatzen du (Kodner eta Spreeuwenberg, 2002). Horretarako finantziazio, administrazio, antolaketa, zerbitzu prestazio eta arreta kliniko eredu eta metodo batzuk daude.

Helburua: Arretaren kalitatea, bizi-kalitatea, pertsonen asebetetze maila eta sistemaren eraginkortasuna hobetzea. Txosten honen arabera, arretaren integrazio sozial eta sanitarioa ezinbestekoa da pertsonarengan zentratzen den kalitatezko arreta bat eskaini ahal izateko.

Edukiak
Txosten honek hiru gai nagusiren inguruan antolatu du bere edukia:

1.Zergatik dago arreta sozial eta sanitario integratu bat?
2.Zeintzuk dira arreta integratuaren programa eta esperientzien arrakasta azaltzen duten faktoreak?
3.Zeintzuk dira arreta sozial eta sanitarioaren garapenerako mugak eta elementu bideratzaileak Katalunian?

Lehen kapituluan analisi kontzeptual bat egiten du, eta ondoren arreta sozial eta sanitario integratuko adibide ezberdinak jartzen ditu. Oinarri poblazionalekoak(Kaiser Permanente eta Konikotasunaren arretaren estrategia, Euskadin), talde poblaizonaletakoak, edo gaixotasun konkretuetakoak (Suediako Norrtaelje eskualdeko zaintza kateak eta Eskoziako sare-kudeaketa klinikoa); baita Arreta Integratuko eredu indibidualenak ere (zaintzen konexioak, Zeelanda Berrian).

Azken gomendioak
Dokumenduak “gomendioen” atal bat ere badu, Kataluinako arreta sozial eta sanitarioa bultzatzeko helburuarekin garatutakoa. Bertan 57 gomendio (6 ataletan antolatuta: 1. Integraizoaren beharra eta aukera, 2. Kataluniako integrazio eredua, 3. Gobernu ona, 4. Zerbitzu sozialen eraldaketa, 5. Kudeaketa eta 6. Finantzazioa) argitaratu dira, CTESCeko kide guztiekin adostutakoak

Gaiaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero toxten osoa kontsulta dezakezu lotura honetan: Integració de l'atenció social y sanitària (Serie: Col·lecció Estudis i Informes n. 51, Barcelona, Consell de Treball, Econòmic i Social de Catalunya, 2019).