Gobernuak 3,9 milioi euro bideratu ditu Segurtasun eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza sailetara, 2019rako luzatutako aurrekontuetan sartu gabeko jardueretarako (Gobernu Bilera 2019-06-11)

fotoconsejo.jpg

2019.eko ekainak 11

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Segurtasun Sailarentzat eta Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailarentzat kreditu globala 3.967.211 euroan handitzea, 2019rako luzatutako aurrekontuan jaso gabeko jarduerak finantzatzeko.

2018ko aurrekontua 2019rako luzatu izanaren ondorioz, luzatutako aurrekontuetan nahiko diru-hornidura ez duten jarduerak finantzatu behar dituzte EAEko Administrazioko hainbat Sailek.

SEGURTASUN SAILA                                                                                       771.750 €

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA ETA ETXEBIZITZA SAILA                      3.195.461 € 

GUZTIRA, KREDITU GLOBALA HANDITZEA                                                3.967.211 €