GOBERNU KONTSEILUAK DBA BILBAO PORT SL ENPRESAREN KANPOKO LARRIALDETAKO PLAN ONARTU DU

Argitalpen-data: 

Gobernu Kontseiluak Bizkaiko Zierbena herrian eta Bilboko Portuko instalazioen barruan dagoen DBA BILBAO PORT SL enpresaren Kanpoko Larrialdietako Plana onartu du.

Plan horrek jada aldeko irizpena jaso zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibilerako Batzordeak egindako bileran, eta EHAAn argitara eman zen.

DBA BILBAO PORT SL hidrokarburoak (gasolioa, gasolina etab.) biltegiratzeko eta banatzeko instalazio logistiko bat da.

Kanpoko Abran, Punta Sollanan, kokatuta egoteak ziurtatzen du istripu bat izanez gero eragin txikia izango duela hiriguneetan.

Horrekin jada 30 dira EAEn era honetako plan bat duten establezimenduak.