Gehieneko bermea Euskadiko elikagaien segurtasun kontroletan

P1000704.JPG

2019.eko maiatzak 14

Nekazaritzako Elikagaien Segurtasunarako Euskal Fundazioak, Elikak, jardunaldi bat antolatu du zertan eragiten dio kontrol ofizialeko araudi berriak Euskadiko Nekazaritza Elikagaien Katearen Kontrol Ofizialerako Planari azaltzeko.

Jardunaldian, Planaren Kontrol Ofizialeko programa desberdinak kudeatzen dituzten 50 profesional inguru elkartu dira.

Bittor Orozek, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, hasiera eman dio topaketa honi, Eusko Jaurlaritzarentzat Euskadin sektore produktorean elikadura-segurtasun maila altua bermatzea lehentasuna dela azpimarratuz.

Helburu hori lortzeko, 2016tik Euskadiko Elikadura Kateko Kontrol Ofizialeko plana du, nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta elikadura kalitateko arloak bere barne hartzen dituena. Plan hau elkarlanean eta parte hartzean oinarrituta egin da eta hartu dute parte elikagai eta pentsuen kontrol ofizialeko eragileek.

Elikadura-segurtasuna kudeatzeko ezinbesteko tresna da plana. Horren bidez, lortu da arrisku mailaren araberako lehentasunezko kontrolak ezartzea eta horrek prebentzioa hobetzen du eta egin beharreko kontrolen intentsitatea zorrotzago ezartzeari laguntzen dio.