Final Four-eko Segurtasunerako Zuzendaritza Mahaiak Euskadiko Babes Zibileko Plana abian jarri du "0" mailan

2019.eko maiatzak 17

Final Four-eko Segurtasunerako Zuzendaritza Mahaiak abian jarri du Euskadiko Babes Zibileko Plana [LABI] “0” mailan, kirol gertakariaren segurtasuna koordinatu eta martxan dauden segurtasun disposituboen jarraipena egin ahal izateko.

Josu Zibiaga, Segurtasuneko Sailburuordeak presiditzen du Zuzendaritza Mahaia eta mahaikide dira: Pedro Anitua, Larrialdietako eta Meteorologiako Zuzendaria, Gervasio Gabirondo, Ertzaintzaren Zuzendaria, Josu Bujanda, Ertzaintzako Hiritarren babeserako dibisio-burua, Jon Sanchez, Osakidetza-Larrialdietako Zuzendari Gerentea, Jose Antonio Angiano, Viroia-Gasteizeko Udaleko Hiritarren Babesereako Zuzendari Nagusia eta Javier Carro, Arabako Suhiltzaileak Erakunde Autonomoko Zuzendari Gerentea.