Euskotrenek hazten jarraitzen du bere unitate operatibo guztietan

2019.eko urtarrilak 18

  • Eskari orokorrak %9,27ko igoera izan du eta 39.515.762 bidaiarira heldu da
  • Trena izan da gehien hazi den modua, %15,97, batez ere Txorierrin (%19,10) Bizkaian eta Topoan (%11,63) Gipuzkoan
  • Erabiltzaile kopuruan %54,01eko igoera izan duen metroaren 3. lineak eragin berezia izan du Bizkaiko hazkundean
  • Vitoria-Gasteizko tranbiak ere gorako bidearekin jarraitzen du, eta berriro ere bere marka historikoa gainditu du

Beste urte batez, Euskotrenek datu positiboekin itxi du ekitaldia, orokorrean, bere modu guztietan (trena, metroa, tranbia, funikularra eta autobusak) datu orokor gisa %9,27 erabiltzaile gehiago erregistratu ondoren.

Tren lineen maiztasunak ugarituz Euskotrenek 2017an egin zuen esfortzuak emaitzak ematen jarraitzen du, eta horrek argi eta garbi erakusten du konpainiak egin zuen apustu indartsua egokia izan zela. Horrela, Bizkaian, bidaiarien ehunekoak %25,77 egin du gora, hamar milioiko muga gaindituz, 10.214.261 erabiltzailera heldu baita. Gipuzkoan, hazkundea %8,90ekoa izan da, eta 12.269.822 lortu ditu.

Metroaren 3. lineak eragin positiboa izan du Bizkaiko datuetan, 5 milioi bidaiari baino gehiago izan baititu, %54,01eko hazkundearekin, 2017ko datuekin alderatuta.

Tranbia zerbitzuei dagokienez, Vitoria-Gasteizek aurten ere iazko marka gainditu du, %2,05 erabiltzaile gehiagorekin, 8.305.395 erabiltzailera helduz. Bilboko tranbiari dagokionez, emaitza positiboak izan ditu, 2017an baino %2,96 bidaiari gehiagorekin, eta 2.992.842ko zifrara heldu da.

Azkenean, errepideko unitate operatiboari dagokionez, 2018. urtea %0,10eko hazkundearekin itxi da.