Eusko Jaurlaritzak Kaikuren %7,3 bereganatzeko baimena eman dio Finantzen Euskal Institutuari (Gobernu Bilera 2019-10-15)

fotoconsejo.jpg

2019.eko urriak 15

Gobernu Kontseiluak, KAIKU CORPORACIÓN ALIMENTARIA, S.L.-ren %7,31a 6,6 milioi euroren truke eskuratzeko Finantzen Euskal Institutuari –FEI-IVF– eman beharreko baimena onetsi du gaur. Kaiku Corporación Alimentaria, S.L., helbide soziala Donostian duen eta esnekien eta nekazaritza-elikadura produktuen merkaturatzean, banaketan eta salmentan aritzen den Kaiku Taldearen sozietate matrizea da. Jatorria, 50eko hamarkadan lehenengo abeltzain kooperatiben (Beyena, Gurelesa eta Kaiku) eraketan bilatu behar dugu. 2018ko salmentak 393,3 M€-koak izan ziren, eta EBITDA 23,6 M€-koa izan zen.

Gaur egun, konpainiaren kapital soziala 82 M€-koa da, eta sozietateak duen partaidetza honela banatzen da:

  • EMMI, AG %73,47
  • KAIKU, SOC COOP %10,79
  • LLETERS, LLET NOSTRA, SCCL %0,20
  • CAJA LABORAL POPULAR LK, SOC COOP CTO %8,23
  • EKARPEN PRIVATE EQUITY SA %7,31

Eusko Jaurlaritzaren partaidetza estrategia 

Ekarpenen aldi batean egon ondoren, Jaurlaritzaren iritziz korporazioak nekazaritza-elikadura sektorera zuzendutako industria politikarekiko interes estrategikoa du. Hori dela eta, Ekarpenen partaidetza bereganatuko du, hark euskal elikadura enpresako akziodunen taldetik irten eta gero.

FEI-IVFk Kaikun izango duen presentziak euskal enpresaren estrategia eta hemengo lehen sektorearekin duen konpromisoa indartuko ditu. Horrela, Kaikuren eta bere berrikuntzaren bitartez, bertako abeltzainek ekoiztutako esnearen bilketa bermatuko da (0 km produktuak). 

Konpainiaren ezaugarriak kontuan izanda, partaidetza izaera gehigarriz sartu ahal izango litzateke Finkatuz Funtsaren zorrora, hori era formalean eratu eta gero. Jakina denez, Finkatuzek 100 M€-ko hasierako inbertsioa aurreikusten du.