Eusko Jaurlaritzak 440.000 euroko aurrekontu bat onartu du emakumeen parte-hartzea sustatzeko goi-mailako kirol-lehiaketetan (Gobernu Bilera 2019-06-04)

logoconsejo.jpg

2019.eko ekainak 04

Iaz, 26 kirol-elkartek dirulaguntzaren bat jaso zuten deialdi honi esker

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 440.000 euroko kontu-saila onartu du, bere gaurko bileran, euskal kirolarien parte-hartzea sustatzeko nazioarteko goi-mailako lehiaketetan eta emakumezkoen Estatu mailako ligetan. Dirulaguntzak 2019. urtean egingo diren kategoria absolutuko nazioarteko eremua eta izaera duten kirol-lehiaketa ofizialetarako emango dira, bai eta Estatu-mailako eta kategoria absolutuko emakumeen ligetarako ere. Iaz, 26 kirol-elkartek dirulaguntzaren bat jaso zuten deialdi honen bitartez.

Deialdi honek, hortaz, bi modalitate ditu. Batetik, kategoria absolutuko nazioarteko eremua eta izaera duten kirol-lehiaketa ofizialetan parte hartzeko dirulaguntzak eskaintzen dira. Bestetik, bigarren modalitatearen kasuan, dirulaguntza hauen hartzaileak dira emakumeen kategorian lehiatuko diren taldeak, beti ere baldintzak betetzen baditutze. Onuradunek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Nazioarteko Federazio, Europako Federazio edo nazioarteko Liga Profesional bateko egutegi ofizialean sartuta egon behar dute.
  • Lehenengo modalitateari dagokionez, Estatu- edo erkidego-mailako lehiaketak ez dira aintzat hartuko.
  • Bigarren modalitatearen kasuan, Estatu-mailako emakumeen ligak dira dagokion federazioaren edo liga profesionalaren egutegi ofizialean sartuta dauden goi-mailako horiek, kategoria absolutuan.

Iaz, 26 kirol-elkartek dirulaguntzaren bat jaso zuten deialdi honen bidez. Honako elkarte hauek daude iazko onuradunen artean: Araski Saskibaloi Taldea, Bera Bera Rugby Taldea, Goiherri soka-tira Kirol Elkartea, Gernika Saskibaloia, Zarauzko Surf Elkartea, Club Atlético San Sebastián edo Duranguesa Txirrindulari Elkartea.