Eusko Jaurlaritzak 25.000 euroko dirulaguntza zuzena onartu du euskal irudigileak elkartearentzat, IRUDIKA ilustratzaileen topaketa antola dezan (Gobernu Bilera 2019-06-11)

fotoconsejo.jpg

2019.eko ekainak 11

  • Aurtengo edizioa urriaren 24an, 25ean eta 26an izango da, eta nazioarteko eragileek hartuko dute parte

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 25.000 euroko dirulaguntza zuzena onartu du, bere gaurko saioan, Euskal Irudigileak elkartearentzat, Irudika Ilustratzaileen Nazioarteko Topaketa Profesionalaren hirugarren edizioa laguntzeko. Jardunaldi hauen bitartez ilustrazioaren arloa garatu nahi da Euskadin eta kultura eta sorkuntzaren esparrua indartu nahi da Araban.

Irudika Nazioarteko Topaketa 2017an sortu zen eta helburua da nazioarteko profesionalak bilduko dituen erreferentziazko zita bat finkatzea. Jardunaldi hauen bidez profesionalei etengabeko formazioa eskaintzen zaie, nazioarteko eragileen eskutik antolatzen diren hitzaldi eta tailerren bitartez. Hiru egunetan zehar era askotako ekimenak antolatzen dira; hala nola, eztabaidak, mahai-inguruak, tailerrak, elkarrizketa profesionalak eta antzeko zitak (networking-ak) edota erresidentzia artistikoak.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren babesaz gain, ekimen honek Arabako Foru Aldundiaren, Gasteizko Udalaren edota Artium Museoaren babesa ere badauka, besteak beste. Zita honek erreferentzia-gunea bilakatzen du Gasteiz egun horietan zehar; aurten urriaren 24an, 25ean eta 26an izango da. Aurtengo edizioan Hego Korea, Erresuma Batua eta Argentinako hizlariak izango dira. Horrez gain, bestelako jardueren artean, Irudikak bost tailer sorpresa antolatuko ditu, eta horien bitartez bertaratutako irudigileek ez dute jakingo zein izango den beren formazioa hobetzen lagunduko dien aditua.