Eusko Jaurlaritzak 204.000 euroko kontu-sail bat onartu du goi-mailako kirol lehiaketen antolaketa sustatzeko (Gobernu Bilera 2019-06-04)

logoconsejo.jpg

2019.eko ekainak 04

Laguntza-ildo honen bitartez, iaz 28 lehiaketaren antolakuntza babestu zuen Jaurlaritzak

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 204.000 euroko kontu-sail bat onartu du, bere gaurko bileran, 2019. urtean goi-mailako kirol-lehiaketen antolaketa diruz laguntzeko. Laguntza hauen bitartez, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 28 kirol-lehiaketaren antolakuntza babestu zuen iaz.

Laguntza hauen balizko hartzaileak honako hauek izango dira: kirol-federazioak, kirol-taldeak, kirol-elkarteak, kirol-xedea izan eta helbide soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten nortasun juridikoko entitateak eta erkidegoko tokiko entitateak. Kirol-lehiaketek honako baldintza hauek bete beharko dituzte dirulaguntzak jaso ahal izateko:

  • Nazioarteko Federazio, Europako Federazio edo nazioarteko Liga Profesional bateko egutegi ofizialean sartuta egon behar dute.
  • Mundu mailako lehiaketen kasuan, bi kontinenteko edo gehiagoko kirolariak parte hartu beharko dute.
  • Bi herrialdetako edo gehiagoko kirolariak izan beharko dituzte lehiaketa guztiek.
  • Zirkuitu edo liga formatua duten lehiaketen kasuan, bi herrialdetan edo gehiagotan antolatu beharko dira lehiaketak.
  • Estatu- edo erkidego-mailako lehiaketak ez dira aintzat hartuko.

Laguntza-ildo honen bitartez iaz diruz lagundutako 28 lehiaketen artean honako hauek daude: Cabreiroá Pro Zarautz Basque Country, Zornotzako Nazioarteko Krosa, Emakumeen Bira, Juan Muguerza Nazioarteko Krosa, txirrindularitzako Ricardo Otxoa Memoriala edo Zegama-Aizkorri Mendi Maratoia.