Eusko Jaurlaritzak 2019ko urtarriletik osakidetzako langileei lanbide karrera ordaintzea onetsi du (Gobernu Bilera 2019-04-09)

fotoconsejo.jpg

2019.eko apirilak 09

Gobernu Kontseiluak, Osasun sailburuak proposatuta, baimena eman du Osakidetzako langileen lanbide-karrera aitortzeko prozesuaren ebazpenari dagozkion kopuruak ordain daitezen.  16,7 milioi euro bideratuko dira Osakidetzako 9.014 enplegaturentzako osagarria ordaintzera.

Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren aldeko txostena jaso eta Osakidetzako Administrazio Kontseiluak martxoaren 27an onetsi ondoren, Gobernu Kontseiluak gaur erabaki du ondorio ekonomikoak aurtengo apirilean ordainduko direla, oro har eta atzeraeraginez, 2019ko urtarrilaren batetik. Osakidetzako Zuzendaritzak, otsailean, ordainketa egiteko konpromisoa iragarri zien Mahai Sektorialeko ordezkari sindikalei.

Lanbide-karrera Osakidetzako langileei zuzendutako formula bat da, banaka aurrera egiteko, ezagutzen, asistentzia-eginkizunetako esperientziaren eta ikerketaren inguruan eta beren erakundearen helburuak betetzean duten lanbide-garapenaren aintzatespen gisa