Euskadiko kalitateko elikagai eta edarien 64 enpresak Madrilgo Gourmets Azokan parte hartuko dute haien produkturik berritzaileenekin

2019_04_08_1670.jpg

2019-04-08

• Gourmets Azoka da Europa mailan munduko gastronomiako produkturik berritzaileenei eta abangoardistenei eskaintzen zaien azokarik garrantzitsuena, eta Madrilen egingo da, apirilaren 8tik 11ra bitartean.

• Aurten, nobedade moduan, Basque Txokoa izeneko gune bat antolatu da, gastronomia Euskal Herriko elikagaien industriarekin lotzeko eta Euskadiko enpresen azokako lan komertziala errazteko.

Euskadiko kalitateko elikagai eta edarien 64 enpresak haien produkturik berritzaileenak erakutsiko dituzte Gourmets Azoka 2019an, Europan egiten den gourmet produktuetan espezializatutako nazioarteko azoka bakarrean, zeina Madrileko IFEMAko azoka gunean egingo baita, apirilaren 8tik, astelehena, 11ra bitartean, osteguna.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak, nekazaritzako elikagaien euskal industria nazioartekotzeko eta sustatzeko duen Euskadi Basque Country estrategiaren barruan, enpresa horietako 43ren asistentzia antolatu du, HAZI Fundazioaren laguntzarekin, eta enpresa horiek talde moduan parte hartuko dute, Euskadi Basque Country markaren barruan.

Besteak beste, ekitaldira joan dira Bittor Oroz, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea; Peli Manterola, Elikagaien Kalitate eta Industrietako zuzendaria; eta Asier Arrese, HAZI Fundazioko zuzendari nagusia.

Gourmets Azoka

Gourmets Azoka kalitateko elikagai eta edarien nazioarteko azoka da, gama altuko produktuen azoka aitzindaria eta bere generoan munduan dagoen azokarik ospetsuenetakoa. Elkarren segidan 32 edizio eginda, gero eta kopurua handiagoekin eta espiritu erabat komertzialarekin, azoka profesional hau bisitari nazional eta internazionalei zuzenduta dago, ostalaritzako, sukaldaritzako, nekazaritzako elikagaien banaketako, cateringeko, merkataritza espezializatuko eta beste arlo batzuetako pertsonei zuzenduta.

Pasa den urtean azokak 90.000 bisita baino gehiago eduki zituen, eta horietatik 12.000 bisita inguru atzerriko erosleak izan ziren, 63 herrialde desberdinetatik etorriak.

Gourmets Azokako “Euskadi Basque Country” standean egongo diren enpresak

Orotara Euskadiko 43 elikagai enpresa eta upategik parte hartuko dute aurtengo Gourmets Azokan Euskadi Basque Country markaren barruan.

• VERMUYTEN – PROFESSIONAL DAIRY PRODUCTS
• GELATI GELATI
• PATES ZUBIA
• GARCIA DE OLANO
• CAMPOS
• LICORES BARAÑANO
• VASCOLAC
• PATURPAT - DEPATATA
• BE AND BE JUICE
• HAMBURGUESAS EIZAGIRRE
• CONSERVAS ZALLO
• GASTRONORTE
• PETRITEGI
• GIRALDO
• TXAKOLI MOKOROA
• CONSERVAS SERRATS
• OSTATU
• LOPEZ ORIA UPATEGIAK
• ASTARBE SAGARDOTEGIA / AÑANAKO GATZA
• HEREDAD DE BAROJA - LAR DE PAULA
• CAFÉS BAQUÉ
• CORPACHEF
• SALANORT
• ZUBELZU PIPARRAK
• AMEZTOI
• CONSERVAS OLASAGASTI
• ALTÚN
• CONSERVAS ORTIZ
• EDERPESCA
• GILDAS ALBIZABAL
• GELTOKI
• LUBERRI MONJE AMESTOY
• LANBROA
• CRDO IDIZABAL
• ANDRES EIZAGUIRRE
• BACALAOS ALKORTA
• ARTOMAÑA TXAKOLINA
• CASA ECEIZA
• AGIÑA PIPERRAK
• LURLAN
• ITSASOKO
• BASA LORE
• GEROARI

Marka horietaz gain, beste 16 euskal enpresa eta upategik ere parte hartuko dute Gourmets Azoka 2019an, modu indibidualean.

Euskal enpresen nobedadeak

Hona hemen Gourmets Azoka 2019an euskal enpresek aurkeztuko dituzten nobedade batzuk:

CorpaChef: Lortu berri duten IFS ziurtagiria estreinatuko dute, eta horretaz aparte pastelen bi erreferentzia berri aurkeztuko dituzte: Boletus pastela eta porru eta ganben pastela. Piper bete hoztu zein izoztuen aukera zabala ere aurkeztuko dute, saltsarekin edo saltsarik gabe: txipiroiz, boletusez, bakailoz eta haragiz beteak.

Andres Eizaguirre hanburgesak: Mulard ahatezko hanburgesa (jatorri estatala) eta PLA ziurtagiria (Antibiotikorik gabeko ekoizpena) duen angus haragizko beste bat

Itsasoko: Marka osoa aurkeztuko da eta, bereziki eta zerbait erabat berri bezala, txangurru budina, kontserbatzailerik eta koloratzailerik gabea, zabaltzekoa, 150 gramoko ontzian.

Petritegi: Aparduna 18 sagardo natural aparduna; botilako bigarren hartzidurako ohiko metodoaren arabera egina eta 18 hilabete baino gehiagoan ondua. Sagardo hau Brut Nature erakoa da, sagardotarako ditugun sagarren adierazpide nagusia, eta Frankfurten egin den Sidras Cider World´19 Sagardoen Lehiaketa Internazionalean saria eskuratu berri du. Horretaz aparte, The Apple Crusher ere aurkeztuko da. Edari horren %97 sagardo naturalez eginda dago eta gainerako %3a fruitu zukuz.

Gastronorte: Arrautzekin nahasteko eta modu ugaritan zerbitzatzeko prest dauden errezetak aurkeztuko ditu, erraz eta zailtasunik gabe egiteko. Besteak beste, bakailoz, boletus eta trufaz, ganbez, baratxuri berri eta surimizko angulez, eta onddo eta iberikoz egindako prestakinak.

Luberri- Monje Amestoy familia: viura eta malvasia mahats aldaerekin egindakoa. Ardo despalillatua da, hotzean mazeratua eta tanta-muztioa suabe aterata. 45 egunean haritz frantziarrezko barriketan hartzituta.

Salanort: Kantauriko antxoa, gatz gutxirekin. Gatzunetako antxoa gatzgabetua, ahorako produktu suabeagoa eta finagoa lortuta, osasungarriagoa izateaz gain, gatz kontzentrazio txikiagokoa baita.

Casa Eceiza: Turroien gama berri bat aurkeztuko du; aurten, ohiko turroiak ez ezik, gama berri bat prestatu dute, testura, zapore eta diseinu ikaragarriekin, hala nola almendrazko kristal turroia, Tolosako teila eta zigarretak dituen txokoloate beltza edo pistatxoz eta sesamo krokantez egindako turroia.

Conservas Ortiz: Serie mugatua eta tamaina handiko antxoak aurkezten dituzte.

Cafés Baqué: Baqué kapsula konpostagarriak; plastikoaren eta aluminioaren inpaktua ezabatzen duen soluzio berritzailea da. Hezetasun, tenperatura eta oxigeno baldintza egokietan, Cafes Baqueren kapsula konpostagarri berriak erabat degradatzen dira, hiru hilabetean baino ez, hondakin bat ere utzi gabe. Gainera, kapsula konpostagarrietan erabilitako teknologiak kafearen zaporea eta usaina babesten dute, kafea kanpoko edozein agentetatik isolatzen eta babesten duen hesi moduko efektua baitu.

Bacalaos Giraldo: Nobedade ugari aurkezten ditu, besteak beste 60 graduko gama eta marinatuen gama, euskal sukaldaritzan ezagunak diren saltsak, bakailozko hanburgesak eta izokinezkoak.