Euskadiko hauteskunde autonomikoetako parekidetasuna aztertzeko tresna berri bat (1980-2016)

Argitalpen-data: 

Euskadiko hauteskundeei buruzko web-orrian (www.hatueskundeak.eus) eskuragarri daukazu Euskal Autonomia Erkidegoan 1980 urtetik gaur egun arte egin diren Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetan emakumeek eta gizonek izan duten parte-hartze aktiboari buruzko informazioa, hainbat mailatan.

Tresna horren bidez aztertu ahal da Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan zein izan den emakumeen eta gizonen arteko parekidetasunaren bilakaera azken 38 urteetan zehar hautagai eta hautetsi gisa. Tresna hori erraz erabiltzeko moduko taula eta grafiko dinamikoetan oinarritzen da eta horiek datuak aztertzeko eta aurkezteko aukera desberdinak ematen dituzte.