Ernesto Sainz Lanchares´ek, Bruselan, 2018-2020rako Herritarren, Kulturartekotasunaren eta Immigrazioaren Eremuan Jarduteko V. Plana aurkeztu du

Brux_Sainz_03_04_19__4_.jpg

2019.eko apirilak 03

Brusela, 19 04 03

Ernesto Sáinz Lanchares Eusko Jaurlaritzako Familia Politikako eta Aniztasuneko zuzendariak, Bruselan, 2018-2020rako Herritarren, Kulturartekotasunaren eta Immigrazioaren Eremuan Jarduteko V. Plana aurkeztu du, eta “SHARE” proposamena aipatu du; proposamenak migrazio-erronkaren aurrean, errealitate ahulenetan, erantzunkidetasunaren printzipioa aplikatzen du.

 

Ernesto Sáinz Lancharesek, gaur arratsaldean, gaur eta bihar Bruselan egiten ari den Migrazioetarako Europako V. Foroan parte hartu du.  Topaketan, bidaiderik gabeko adingabe atzerritarrei arreta emateko Europako eredua ezartzeko beharra aztertu da, eta, aldi berean, Europako agintariei gaian gehiago inplikatzeko eskatu die.

 

Ernesto Sáinz Lancharesek "Cities and regions for integration" proiektuaren aurkezpenean parte hartu du; Eskualdeetako Lantaldearen ekimen gisa sortu zen eta migratzaileen integrazioarekin konpromisoa duten udalerri eta eskualdeen sarea eratzen du; Euskadi, dagoeneko, atxikita dago.