Erkoreka eta San José EEZE-ren XIII. Enpresa-Saria banatzeko ekitaldian izan dira

20190507_192610_002.jpg

2019.eko maiatzak 07

Eusko Jaurlaritzako Bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko Sailburu Josu Erkoreka eta Lan eta Justiziako sailburu Maria Jesús San José, Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkartearen XIII. Enpresa-Saria banatzeko ekitaldian izango dira. 

Bilboko Carlton Hotelean egindako ekitaldian Begoña San Miguel OJA-REM-eko zuzendari kudeatzailea, Marta Uriarte Bizkaia Zubiaren zuzendari kudeatzailea eta Ana Camacho BATZ Group-eko CEO-a saritu dituzte.

Enpresa sariak banatzeko ekitaldian izan dira Emakundeko Zuzendari Izaskun Landaida, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuorde Estibaliz Hernáez eta Euskadiko Parke Teknologikoetako zuzendari nagusi Itziar Epalza ere.