Epea irekita dago Kutxa Kultur Enean proiektu berriak aurkezteko

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Kutxa Kultur Eneak, Kutxan 2016tik martxan dagoen kultura-coworking-erako guneak, beste deialdi bat egin du Gipuzkoan, garatzen ari diren kultura-proiektu berriak ezagutzeko eta Tabakaleran horiek lantzen jarraitzeko aukera eskaintzeko, hauxe baita lurraldeko kultura-ekosistema garrantzitsuena.
Programa zertzen den lekuak badu beharrezko azpiegitura proiektuak garatzeko: inprimagailuak, eskanerra, laneko box-ak, bilera-gelak, banako armairuak, office eta Interneterako konexioa.
Programa honetan parte hartzeko eskaera profesionalek, pertsona ekintzaileek, elkarte edo enpresek egin dezakete, Gipuzkoako lurraldean sustraituta baldin badaude, izaera berritzailea duten ekimen edo proiektuak garatzen ari badira...