Entelgy enpresak zibersegurtasun zerbitzuak zabaldu ditu Euskadi alor honetan sendotuz

Tapia_Entelgy_13.jpeg

2019.eko ekainak 20

Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuak ekimen honen aurkezpenean adierazi du Euskadi bere posizioa sendotzen ari dela zibersegurtasun alorrean, inbertsio eta ekimen berriak erakarriz.

Entelgy Taldea 2018ko urtarriletik ari da lanean BCSCrekin, eta hasieratik izan da Zibersergutasun Zentroaren hornitzaile arrisku mailen monitorizazioan eta 24x7 telefonoaren arreta zerbitzuan.

Gaur, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburuarekin, Arabako ahaldun nagusiarekin eta Gasteizko alkatearekin batera, Entelgyk bere Zibersegurtasun Zentro Aurreratuaren inaugurazioa egin du.

Ekimenak zeharo bat egiten du Eusko Jaurlaritza lantzen ari den Basque Industry 4.0 estrategiarekin ekonomiaren sektore erabakigarrienek euren heldutasun-maila igotzeko laguntza oso baliagarria emango duelako. Gasteizen kokatzen den zentro honen orientabide “industriala” bat dator ere BI 4.0 eta BCSCen estrategiekin.

Formazioa-Trebakuntza-Talentua

Horrez gainera, ikastetxeekin dituen akordioen bidez, profesional berrien sorkuntza, bultzatuko du, Araban, horren beharra dagoen sektorean. Lanpostu digitalak izango dira, hau da, etorkizun handikoak.

*Informazio gehiagorekin oharra dago atxikita