Donostian ospatuko da Giza Eskubideen aldeko Baliabide Pedagogikoen Nazioarteko mintegia, Eskura zentroaren eskutik

2019.eko otsailak 20

  •  Giza eskubideak eta migrazioen gaineko heziketarako eta sentsibilizaziorako baliabide pedagogikoak eskuratu eta partekatzeko espazio bat izango da
  • Eskura zentroa joan den artean jarri zen martxan eta hau izango da antolatu duen lehen ekintza publikoa

Jonan Fernández Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusiak, gaur goizean, Eneko Goia Donostiako alkatearekin eta Maribel Vaquero Gipuzkoako Foru Aldundiko Bizikidetza eta Giza Eskubideen zuzendari nagusiarekin batera, Giza Eskubideen Baliabide Pedagogikoen Nazioarteko I. Mintegia aurkeztu du. Mintegia gaur eta bihar izango da, Aiete jauregian eta San Telmo Museoan, eta Eskura - Giza Eskubideen Baliabide Pedagogikoen Zentroak antolatu du.

Fernándezek gogora ekarri du Eskura proiektuaren jarduketa-programa hiru ardatz nagusitan zehazten dela: bildu, sortu eta zabaldu. “Zentro honi giza eskubideetan hezteko munduan dauden baliabide pedagogiko eta sortzaile onenak hurbiltzea da helburua. Giza eskubideetan eta migrazioetan oinarritzen diren eskubideetan hezteko nazioarteko esperientzia batzuk ezagutzea”, esan du.

Informazio gehiago