CERMINek proposamen bat aurkezten du Laguntza- produktuen Sozio sanitario Sistema Nafarroan

Argitalpen-data: 

Koordinazio Soziosanitarioko Taldea

Desgaitasuna duten pertsonen ordezkari gisako Espainiar Batzordeak (CERMI) dokumentu bat aurkeztu du. Aipaturiko dokumentua Nafarroan egin da CERMIN (abre en nueva ventana)en eskutik eta Nafarroako Foru Gobernuaren (abre en nueva ventana) finantzaketarekin. Dokumentuak proposamen bat du: Laguntza-produktuen Sozio sanitario Sistema.

Laguntza-produktuen definizioa: "baliabide edo tresna baliagarriak dira desgaitasuna duten pertsonek gizartean haien parte hartzea ahalbideratzeko eta autonomia gehiago izan dezaten,  produktu horiek gabe ezinezkoak zitzaizkien jarduerak egiteko.

Helburuak

Dokumentua helburu nagusi birekin aurkezten da:

  • Agenda politikoan ondorengoak sartzea: ortoprotesi katalogoaren berrikuspen baten beharra eta finantzaketarako konpromiso sendo bat lortzea.
  • Sistema berri bat diseinatzea laguntza-produktuen etengabeko eguneratzea errazteko.

Edukiei dagokionez, CERMINek ortoprotesi katalogoaren berrikuspen eta eguneratzea aurkezten du, izaera sozio sanitarioa duten pertsonen (nagusiki adinekoak direnen) beharrizanei erantzun bat emateko  eta beraien autonomia eta parte hartzea hobetzeko. Horrezaz gain, bermatu behar da laguntza-produktuen eskaintza, eskubide subjektiboa izatea desgaitasuna eduki eta produktu horiek eskatzen dituzten pertsonentzako.

Egitura eta  edukiak

Lehenik eta behin erreferentziazko esparru juridikoa aurkezten da. Izan ere, garrantzitsua da laguntza-produktuen eskaintza egokia eta produktuen bermea ziurtatzeko. Era berean, Nafarroan desgaitasuna duten pertsonen parte hartzea, bizitza kalitatea eta autonomia lortzeko.

Bigarrenez, azterketa konparatibo bat egiten da ondorengo alderdiei dagokionez: finantzaketa; araudiaren eguneratzea; web orriaren bidezko informazio publikoa;  prestazio-edukia; laguntza-produktuen hornidura-sistema; autonomia pertsonala; eta Autonomia Erkidego desberdinetan prestazio ortoprotesikoak garatzea.  Bigarren kapitulu honen amaiera gisa, egoeraren azterketa aurkezten da, besteak beste ondorengo oztopo eta gabeziak identifikatzen dira:

Zatiketa, berme eskasa, koordinazio falta giza eta osasun sistemen artean laguntza-produktuen estaldura osoa eta nahikoa lortzeko, funtzionamendu eremu guztietan laguntza eza parte hartzea eta autonomia pertsonala lortzeko.

  • Eskaintza urria, eskasa, eguneratu gabea, zorrotza eta lege eremu zein eremu zientifikoaz lerrokatu gabea.
  • Laguntza-produktuen berriztatze edo balio-bizitzari buruzko aurreikuspena zorrotza da, ez du kontuan izaten erabilera eta egoera erreala.
  • Balorazio eta preskripzio sistemak soilik txertatzen du profil zehatz bat duen profesionala, laguntza-produktuei buruzko prestakuntza gabekoa eta balorazio eta preskripzio irizpideei dagokionez gardentasunik gabekoa.
  • Ez dago inolako aurreikuspenik laguntza-produktu zehatz batzuetako bateragarritasunaren inguruan.
  • Finantzaketa publiko sistema eguneratu gabe dago, ondorioz ez da nahikoa.
  • Egungo hornidura-sistemak merkatuko lehia askea mugatu egiten du, beraz erabiltzailearen hautatzeko askatasuna oztopatzen du.
  • Nafarroako laguntza-produktuei dagokionez, profesionaltasun eta merkatu esperientziaren defizita antzematen da.
  • Ematen diren laguntzak jasotzeko, kasu batzuetan itxaron beharreko denbora gehiegizkoa da.
  • Laguntza-produktuen jarraipen eta itzulketari dagokionez defizita antzematen da.

Hirugarren kapituluak proposamen bat dakar  Laguntza- produktuen sozio sanitario Sistema Nafarroan garatzeko eta hauexek dira lehentasunezko jarduerak:

  1. Desgaitasuna duten pertsonei bermatu behar zaie laguntza-produktuei dagokionez: katalogo osatua eta prestazio sozio sanitario eguneratuarekin.
  2. Balorazio eta preskripzio prozedura egoki bat ziurtatzea, irizpide objektiboak, laguntza-produktuen zentro batetara atxikita dagoen diziplina anitzeko talde batek emanikoa.
  3. Merkatuko lehia aske mugatuko ez duen laguntza-produktuen hornidura-sistema bermatzea,definitutako ezaugarriekin bat datorrena.
  4. Laguntza-produktuei dagokionez, finantzaketa publikoa eta onura fiskalak ziurtatzea.
  5. Laguntza-produktuak jasotzeko itxaron beharreko denbora jaistea, batez ere gaixotasun neurodegeneratiboa diagnostikatu zaion pertsona batzuen kasuan.
  6. Laguntza-produktua erabiliko duen pertsonarentzako prestakuntza eta aholkularitza ziurtatu.
  7. Laguntza-produktuei dagokionez bateragarritasuna ziurtatu.
  8. Eremu honetan eman daitezkeen kexak eta erreklamazioak jasotzeko sistema egoki bat ziurtatu.
  9. Laguntza-produktuei dagokionez, herritarrari ematen zaion informazioa hobetu.
  10. Ondorengo gaietara bideratutako beste proposamenak: baloratu modulu ekonomikoaren barnean I+D+I kontzeptuari dagokion kostua sartzea, laguntza-produktuen mantenua eta konponketa, osasun esparruko espezialistekin, gizarte zerbitzuekin eta elkarteekin; elkartzeko guneak sustatzea

Azken kapituluan laguntza-produktuen zerrenda aurkezten da. Laguntza-produktu hauek etorkizuneko katalogo sozio sanitarioan txertatu behar dira. Helburua delako,  gaur egun dagoen katalogo ortoprotesikoak duen eskaintza eskasa, ez nahikoa eta zorrotza gainditzea. Bestalde, aipatu behar da gaur egungo katalogoa oso mugatua dagoela , eremu fisiko eta motorrera.

Azken batetan CERMINeko proposamena ondorengoetan datza: lehentasunez laguntza-produktuak sartzea funtzionamendu eremu desberdinetan edo parte hartze eremuak mugikortasun pertsonalaren inguruan eta desplazamenduei dagokionez; eguneroko bizitza/autonomia pertsonal beharrizanetarako laguntzak; laguntza-produktuak komunikaziorako eta TIKT; ikusmen-arazoak dituztenen pertsonentzako laguntzak; entzumen-arazoak dituzten pertsonentzako laguntzak; laguntza-produktuak aisialdirako eta kirola egiteko; laguntza-produktuak etxeko irisgarritasuna hobetzeko; narriadura edo gabezi kognitiboa duten pertsonentzako laguntza-produktuak; ulermena hobetzeari begira;  laguntza-produktuak elikadura eta irenste eremuan arazoak dituzten pertsonentzako. Bestalde, laguntza-produktuak ere behar dira sindrome kimiko anitza  duten pertsonen abordai terapeutikoa  egiteko:   ibilgailuak egokitu; 3d inprimagailuak eta  beraien potentzialtasun guztia; lanpostuetara egokitu eta orokorrean, laguntza-produktu guztiak konpontzea.

Argibide gehiago nahi izanez gero kontsulta itzazu ondorengo argitalpena: proposamena, laguntza- produktuen sozio sanitario sistema Nafarroan ezartzeko (abre en nueva ventana) (CERMI (abre en nueva ventana)2018).