Beltrán de Heredia sailburuak dio Ertzaintzaren 28. promoziorako hautaketa-probak azken 5 promozioetako jendetsuenak izan direla

2019.eko otsailak 23

Segurtasuneko sailburu Estefanía Beltrán de Herediak adierazi du Ertzaintzaren 28. promoziorako hautaketa-probak azken 5 promozioetako jendetsuenak izan direla, jasotako eskariei zein onartutako hautagaiei dagokienez.

Sailburuak azaldu duenez 4.350 pertsonak zuten probetan parte hartzeko aukera, guztira, Ertzaintzan lan egiteko ateratako 500 plazetako bat eskuratzeko hautaketa-prozesu berrian. Onartutako 4.350 hautagaietatik, 3.368 aurkeztu dira probak egitera: 2.450 gizon (% 72,7) eta 918 emakume (% 27,3). Datuak aztertuta ikus daiteke 2.012 hautagai (% 59,8) bizkaitarrak direla, 701 (% 20,8) gipuzkoarrak eta 495 (% 14,7) arabarrak.

Beltrán de Herediak azaldu duenez, Segurtasun Sailaren plangintzaren arabera Promozio berri bat deitzen da urteko eta, ondorioz, 29. Promozioa 2020. urterako espero da. Sailburuak aipatu du azken promozio hauek beharrezkoak direla belaunaldiak berritzeko, erretiroak asko baitira egun Ertzaintzaren barruan. “Plangintza antolatu eta iraunkor honekin jarraitu beharra dago, Ertzaintzako polizia-kideen kopurua mantentzeko erarik egokiena baita", gaineratu du.