Azken egunak euskal enpresek beren eraldaketa digitala erraztuko duten laguntzak eta diru-laguntzak eskatu ditzaten

Argitalpen-data: 

Lanbide.

Irailean Industria Digitala, Basque Industry 4.0 eta SPRI Taldearen Innobideak programetarako eskaera-epea amaituko da.

Industria 4.0ra txertatzea errazteko eta beren eraldaketa digitalean laguntzeko xedearekin SPRI Enpresa Garapenerako Agentziak 2019an zehar euskal enpresei eskaini dizkien programetako hiruk eskaera-epea itxiko dute irail honetan.<br>
Hala, TEICetan I+D proiektuen emaitzen merkaturako transferentzia errazteko xedea duen Basque Industry 4.0 programak irailaren 17an itxiko du bere deialdia.