Adingabe errefuxiatuak eskolatzeari buruzko dokumentala egiteko laguntza (Gobernu Bilera 2019-09-17)

fotoconsejo.jpg

2019.eko irailak 17

Eusko Jaurlaritzak diruz lagunduko du Muzundu ekoiztetxea egiten ari den adingabe errefuxiatuen eskolatzeari buruzko dokumentala. Gobernu Kontseiluak gaur onartu du 37.685 euroko zuzeneko laguntza eta Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzaren bidez tramitatuko du.

Dokumentalean errefuxiatuen dramaren kronifikazioaren ondoriorik larriena baina gutxien ikusten dena jorratzen da: Europa osoan behin-behineko errefuxiatu-eremuetan bizi diren milaka haurrak eskolatu gabe egotea.

Muzundu Producciones ekoiztetxearen lanaren helburua da Europak duen erronka berri hori zenbait adibideren bidez erakustea eta “haurtzaro galdua” ikusaraztea. Dokumentalaren edukiak bat egiten du Eusko Jaurlaritzak Europako mugetan errefuxiatutako pertsonek jasaten duten krisialdi humanitarioei eman beharreko erantzuna modu partekatuan bideratzeko onartu duen esparru-dokumentuaren ildoarekin.