150 profesional baino gehiago izango dira administrazio publikoetako langileen hautaketan espezializatutako kongresura bertaratuko direnak; IVAP-ek antolatu du kongresua

2019.eko apirilak 10

  • Bi egunez, Europar Batasunean ezagunak diren adituek beren esperientzia berritzaileak azaldu eta XXI. mendeko administrazio publikoetarako langileak hautatzeko erronka juridiko eta psikologikoak aztertu eta horien inguruan eztabaidatu dute

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea eta Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburua eta Maite Iruretagoiena Herri Administrazioko Euskal Erakundeko zuzendari nagusia, gaur, IVAPek EIPArekin (European Institute of Public Administration) lankidetzan antolatu duen “Herri-administrazioetako hautaketa-prozesuak: Europar Batasuneko esperientziak, planteamendu berriak garai berrietarako” kongresuaren irekiera-ekitaldian izan dira.

Jardunaldiak gaur eta bihar izango dira, Vitoria-Gasteizen, batetik, Europako administrazio publikoek beren plantillak hautatzeko erabiltzen dituzten egungo sistemak aztertu eta horiez hausnartzeko, hutsuneen inguruan hausnartzeko; eta, bestetik, lanpostu publikoetarako pertsona egokienak hautatzeko tresna, irizpide eta proba objektibo, fidagarri eta baliozkoak diseinatzeko.

Bi egun hauez, langile publikoen hautaketaz arduratzen diren adituek Europar Batasunean ospe handia duten profesionalei entzungo diete, eta, bertan, administrazio publikoetan lan egiten duten langileen hautaketa-prozesuak modernizatzeko dagoen beharraren inguruko erronka juridiko eta psikologikoak aztertuko dituzte. Helburua da euskal administrazio publikoei talentua erakartzeko gai diren prozesu berritzaile berriak diseinatzen laguntzea, langile publiko berria erakargarria, malgua eta berritzailea izateko eta motibatuta egon dadin, profil berriak izan ditzan eta orientazio estrategikoa izan dezan.

150 BERTARATUKO DIRA

Guztira Euskadiko eta Estatuko hiru erakunde-mailetako 150 profesional izango dira gaur abiaraziko den kongresuan. Honako hizlari hauek egongo dira: Tomasz Kramer, David Cagney, Aoife Lyons, Herma Kuperus, Xosé Areses, Maria José Vallejo Ilarduya, Miquel Salvador Serna eta Rafael Jiménez Asensio. Egungo hautaketa-prozesuak eta Europar Batasunaren panorama erkatuan baliatzen ari diren ikuspegi berriak aztertuko dituzte.

Bihar, Europako jardunaldien bigarren egunean, hautaketa-prozesuetako ikuspegi berrien analisiarekin jarraituko da, honako aditu hauekin, besteak beste: Mikel Gorriti, Javier Sáez eta Filip de Fruyt.