Haur eta Gazteentzako Arte Eszenikoen Espainiako Saria, Marie de Jonghentzat

  • Haur eta Gazteentzako Arte Eszenikoen Espainiako Saria, Marie de Jonghentzat
eitb.eus

  • DataUrriak 15
  • Gaia Arte eszenikoak

Jokin Oregik 2008an sortutako euskal konpainiari Espainiako Kultura Ministerioaren saria emateko arrazoia “gizartearekiko konpromiso etengabea” erakutsi izana da

Marie de Jongh euskal konpainiak Haur eta Gazteentzako Arte Eszenikoen Espainiako Sari Nazionala jasoko du, eta, ondorioz, 30.000 euro egokituko zaizkio, "ikuskizunetarako aukeratzen dituen gaietan agerian gelditzen den gizartearekiko konpromisoari" esker.

Espainiako Kultura Ministerioak INAEM Arte Eszenikoen eta Musikaren Institutu Nazionalaren bidez urtero ematen duen sariko epaimahaiak azpimarratu duenez, Marie de Jongh konpainiak keinuak erabiliz, hitzik gabe, jorratzen ditu bere ikuskizunetako gaiak, eta "edertasun eta emozio handia sortzen ditu" horietan, "kalitate artistiko handia erakutsiz".

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri