"Euria (Lluvia)" antzezlanak bi sari irabazi ditu FITC 2018

Markeliñe

  • DataUrriak 15
  • Gaia Arte eszenikoak

Markeliñe antzerki taldeak bi sari jaso ditu Bukaresteko, International Theatre Festival for Children – FITC ?100, 1.000, 1.000.000 Stories”:

  • “Cornel Todea” Saria (Ikuskizun hoberena): Ploaia (Euria – Lluvia).
  • Emakumezkoen antzezpen hoberenaren saria: Nerea Martinez.

“EURIA (Lluvia)” ikuskizunak, zerbait maite eta galtzen dugunean gertatzen zaigunari eta sentitzen dugunari buruz hitz egiten du. Zerbait aldatu dela ulertzeko eta onartzeko behar dugun denbora nekagarri horri buruz hitz egiten du. Eta, jakina, gainditzeko dugun gaitasunari buruz hitz egiten du.

“EURIA (Lluvia)” 2017an FETEN Saria irabazi zuen eta 2018an MAX Saria hautagai izan zen.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri