"Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua" erakusketa prestatu du Guggenheimek

  • "Saint-Remyko mendiak", Vincent Van Gogh. © Solomon R. Guggenheim Foundation, New York (SRGF)
eitb.eus

  • DataUztailak 20
  • Gaia Ikusizko arteak, Museoak

Irailaren 21ean irekiko duten erakusketan ia 50 lan izango dira ikusgai: Cezanne, Manet, Picasso, Van Gogh… 

Guggenheim Bilbao Museoak ‘Van Goghetik Picassora. Thannhauser legatua’ erakusketa hartuko du irailaren 21etik 2019ko martxoaren 24ra, eta, horrela, duela 50 urte Solomon R. Guggenheim Foundationi emandako Thannhauser bilduma entzutetsuko ia lan guztiak ikusi ahalko dira Bizkaiko hiriburuan, New Yorketik kanpo aurrenekoz,.

Thannhause legatuan, inpresionismoaren, posinpresionismoaren eta pintura modernoaren maisu handien ia 50 koadro daude: Paul Cezanne, Edgar Degas, Edouard Manet, Pablo Picasso eta Vincent Van Gogh.

Abangoardiako artista horiek artea XIX. mende amaierako genero eta bitarteko akademikoetatik askatu nahi izan zuten.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri