Berri Txarrak kartelburu, Eibarko Ez Dok Fest jaialdian

  • Berri Txarrak kartelburu, Eibarko Ez Dok Fest jaialdian
    Berri Txarrak. Argazkia: Gaizka Peñafiel
eitb.eus

  • DataApirilak 23
  • Gaia Musika

Belako, Toundra, Jardin de la Croix, Viva Belgrado, Dead Bronco, Joseba B. Lenoir eta Kokein ere arituko dira Gipuzkoako aipatu udalerrian ekainaren 1ean eta 2an

Ekaina iritsi eta batera, Eibarrek Ez Dok Fest jaialdiaren estreinako edizioa antolatuko du, zeinetan gaur egungo rock musikaren izarrak bilduko diren.

Duela pare bat aste aurreratu zuten Toundra, Belako, Jardin de la Croix, Viva Belgrado, Dead Bronco, Biznaga, Melange, Futuro Terror, Joseba B. Lenoir, Kokein, The Soulbreaker Company, Vulk, Doblecapa, Nerabe, Mud Candies, Comité Eléctrico eta Cuchillo de Fuego arituko direla bertan. Gainera, egun batzuk geroago jakin dugu Berri Txarrak izango dela kartelburu nagusia.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri