Euskal dokumental proiektuen nazioartekotzerako aholkularitza, gaurtik aurrera Tabakaleran

  • Euskal dokumental proiektuen nazioartekotzerako aholkularitza, gaurtik aurrera Tabakaleran

  • DataMartxoak 20
  • Gaia Ikus-entzunezkoa

Etxepare Institutuak, Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi-Zineuskadi  bulegoak eta IBAIAren arteko lankidetzari esker, euskal enpresek garatutako 8 proiektuk parte hartuko dute bihar Tabakaleran hasiko diren aholkularitza-jardunaldietan. Hiru egunez (martxoak 20-22), aholkularitza pertsonalizatua jasoko dute proiektuek, hala nola, nazioarteko foro ezberdinetako ordezkarien hitzaldiak jaso.

Iaz Etxepare Institutuak eta IBAIAk elkarlanean antolatutako lehen edizioak arrakasta izan ondoren, Europa Creativa Desk MEDIA Euskadi-Zineuskadi bulegoak bat egin du proiektuarekin hurrengo edizioari begira, haren esperientzia eta Europako inguruneaz duen ikuspegia ekarriz nazioarteko merkatu eta Foroetan euskal proiektuen presentzia bultzatzeko asmoarekin.

Proiektuak hasierako garapen-fasean indartzeko helburuarekin, banan banako aholkularitza-saioak egingo dira Catherine Ulmer andrearen zuzendaritzapean, baita parte hartzen duten proiektuak bateratzeko saio bat ere. Halaber, Sunny Side of the Doc dokumentalen azokako zuzendari Yves Jeanneau-ren eta Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzioko Foroko Catherine Ulmerren aurkezpenak izango dira, haien funtzionamenduaren giltzarrien berri eman dezaten eta enpresek ekitaldi horietan parte hartzeko bidea erraz dezaten.

Ikusi programa osoa

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri