Erakusketa iraunkorrera itzuliko da San Telmo Museoaren antzinako ehungailua

  • Erakusketa iraunkorrera itzuliko da San Telmo Museoaren antzinako ehungailua

  • DataMartxoak 20
  • Gaia Ikusizko arteak, Bestelakoak

San Telmo Museoa bere bildumako antzinako ehungailua erakusketa iraunkorrean jartzen ari da aste honetan. Muntaketa lanak bisitarien bistara egingo dituzte behin betiko geratuko den lekuan, hau da, Tradizioak bizirik dirau atalean, lihoaren lanketa erakusten den espazioan. Beraz, aurreikuspenen arabera, martxoaren 26tik aurrera ikusi ahal izango da guztiz muntatuta.

2007an museoak ateak itxi zituenean, zaharberritzeko eta handitze lanak egiteko, ehungailuaren piezak banan-bana zenbakitu eta 13 pieza-taldetan desmuntatu zituzten Ibone Izagirre eta Manu Izagirre adituek, eta orain, ohar haiei jarraituz emango diote jatorrizko forma. Gainera, hari eta oihal berria jarriko dizkiote.

Denbora honetan Gordailuan egon da gordeta, eta pieza berriz museora ekarri aurretik kontsolidazio lanak egin dizkiote, eta garbitu eta argizaria eman diote, prest uzteko.

Pieza honek (212 x 216,5 x 178 cm) Legorretan du jatorria, Lopez-enea baserrian, eta 1916tik dago San Telmo Museoan. Zehatz-mehatz ehungailua noizkoa den jakin ez arren, ziurtasunez esan daiteke XX. mendeko baino lehenagokoa dela.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri