Bira Kultur Gunea jaio da Bilbon

  • Bira Kultur Gunea jaio da Bilbon
    Bira Kultur Gunea (argazkia: bibakultura.eus)
bizkaie.biz

  • DataUrtarrilak 19
  • Gaia Ikusizko arteak, Arte eszenikoak, Musika, Ikus-entzunezkoa, Literatura

Izatez, lehengo Bibaren jarraipena da

Orain dala urtebete inguru, euskal kulturgintzearen eta sortzaileen topaleku izateko eratu eben Biba gunea, Bilboko Erronda kalean. Orain, bigarren aldiz jaio da proiektua, izen barri eta guzti: Bira Kultur Gunea izango da aurrerantzean. Bultzatzaileek azaldu dabenez, izena aldatu arren, asmoa eta gogoa lehengo bardinak dira. Atzo egindako urteurren jaian egin eben Bibatik Birarako transizino sinbolikoa.

Orain arteko asmoei eutsiko deutsien arren, aldaketa bakarra ez da izenarena izango. Eurentzat neurri handiegiko proiektua zan hasierakoa, Biraren bultzatzaileek denporeagaz ikusi dabenez, eta egokitzapen bat beharrezkotzat jo dabe. Dana dala, lehenengo urtearen balantze positiboa egin dabe, Lutxo Egiak Uriola atariari emondako adierazpenetan esan dauenez.

Kultur espazioaren aro barria iragartzeko, kanpaina berezi bat martxan ipini dabe asteotan, Desagertzera goaz lelopean. Izan be, Biba desagertu egin zan atzoko ekitaldian, baina berehala berragertu zan, Bira bihurtuta. Hortaz, kultur gunea betiko zarratuko ebela pentsau eben zaleek lasaitua hartu eben. Izen barrira ohitu beharko dira, dana dala.

Informazio osoa iturriaren webgunean irakurri